(Edukira Joan)
comienza contenido web

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English


‘Nafarroa errefuxiatuekin’ ekimenak hiritarrak errefuxiatuen problematikaren inguruan sentsibilizatu daitezen du helburu.

 Nafarroako Gobernuak sustatu du kanpaina hau eta hamar gobernuz kanpoko erakunderen lankidetza jaso du, zeinak gudatik ihesi ari den populazioarekin jarduera desberdinak burutzen dituzten: ACCIÓN CONTRA EL HAMBRE, ACNUR, ALBOAN, CÁRITAS, ERREFUXIATUEI LAGUNTZEKO ESPAINIAKO BATZORDEA, GURUTZE GORRIA, HELP-NA NAFARROAKO SUHILTZAILEAK, MUNDUKO MEDIKUAK, OXFAM INTERMÓN eta UNICEF.

Hiritarrek ekonomikoki lagun dezaten du helburu kanpainak, populazio errefuxiatuari eskainitako laguntza indartu ahal izateko.

Ildo horretatik abiatuta, Nafarroako Gobernuak ohiz kanpoko deialdia deituko du, errefuxiatuei laguntza emango dieten GKEen artean 200.000 euro banatzeko.

Argazkia. Luca Beltrame.

  • Informazio gehiago: 948 012 012 eta navarra@navarra.es

fin contenido web