(Edukira Joan)
comienza contenido web

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Plan estrategikoaren helburuak, eginkizuna, ikuspegia eta balioak

Plan Estrategikoaren arabera, Gizarte Berrikuntzako Unitatea eredu ekonomiko sozialago baterantz aurrera egiteko sortu da, pertsonentzako, pertsonekiko eta pertsonen eredu ekonomiko baterantz aurrera egiteko. Hori lortzeko, bi helburu ezarri ditu:

  1. Nafarroako gizarte-ekonomian berrikuntza sustatzea.

  2. Nafarroako enpresa-berrikuntzan eta berrikuntza teknologikoan alderdi soziala indartzea.

«Alderdi soziala» aipatzen dugunean, zer eta nola esan nahi dugu:

    • Enpresa-berrikuntzaren eta berrikuntza teknologikoaren ahalegina eragin soziala sortzera bideratzea.

    • Erabiltzaileak enpresa-berrikuntzako eta berrikuntza teknologikoko prozesuetan inplikatzea.

Horrenbestez, haren lan-esparrua Nafarroako eragile ekonomikoak eta berrikuntzako eragileak dira. Gizarte-berrikuntza sustatzen hasiberriak garenez, Unitateak hiru eraztun estrategiko zentrokideren inguruan egingo du lan:

  • Berrikuntzaren ekosistema, proiektuak garatzeko ingurunea. Gure lana da ekosistemak gizarte-berrikuntzaren alde egiteko duen gaitasuna indartzea.

  • Gizarte-berrikuntzako proiektuak, haiei lagunduz, haiek indartuz eta haiek ekosistemarekin lotuz.

  • Nafar gizartea, diagramaren erdian kokatua, gizarte-berrikuntzaren eta, ondorioz, UiS unitatearen bihotza eta helburua delako.

EGINKIZUNA

Nafar gizartearekin egiten dugu lan, garapen ekonomiko berritzailea, soziala eta jasangarriagoa sustatzen duten aldaketa sistemikoak eta egiturazkoak sortzeko. Pertsonentzako, pertsonekiko eta pertsonen eredu ekonomiko baterantz aurrera egiten laguntzen dugu.

Gizarte-berrikuntzako proiektuak detektatzen, sortzen, sustatzen eta martxan jartzen ditugu, eta, horretarako, enpresak eta jarduera ekonomikoa sortu. Baina azken helburua ez dira proiektuak, baizik eta haiek sortzen duten egiturazko aldaketa.

2020 IKUSPEGIA

2020an, Nafarroako Gizarte Berrikuntzako Unitatea gizarte-berrikuntzari buruzko erreferentzia-organo finkatua izango da; arlo horretako ekosistema antolatuko du, nodo gisa, proiektu esanguratsuak sustatuko ditu, eta gizarte-berrikuntzari buruzko ezagutza baliotsua sortuko du.

2020an, Gizarte Berrikuntzako Unitateak Nafarroa sozialki berritzaileagoa den komunitatea izan dadin eta gizarte-berrikuntzaren arloan erreferentzia den Europako eskualde gisa aurrera egin izan dezan lagundu izango du.

BALIOAK

Gizarte Berrikuntzako Unitatean balio hauekin egiten dugu lan:

Partaidetza Pertsonekin batera sortzea, gorantz, betiere, aniztasuna eta aukera-askatasuna errespetatuz

Ekintza Aldaketa esanguratsuak sortzen laguntzea, eta doitasunez eta konpromisoz lan egitea, benetako enplegua eta eragina sortzeko

Sareko taldea Talde zabala sortzea, ekosistemako gainerako eragileei balioa emanda, lankidetza sustatuz

Informazio gehiago nahi duzu?

Deskargatu Nafarroako Gizarte Berrikuntzako Unitatearen plan estrategikoa

  •  
  •  
  •  
fin contenido web