(Edukira Joan)
comienza contenido web

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English


PROIEKTUEN ADIBIDEAK

NEKAZARITZAKO PLASTIKOA BERRESKURATZEA, ENPLEGU INKLUSIBOA SORTUTA
Nekazaritzako plastikoa biltzea eta, hari balio handiagoa emanez, itxiturak eta kanpo-altzariak egiteko erabiltzea. Zeregin horretarako, behar bereziak dituzten pertsonak enplegatzen dira.
UCAN, ELKARKIDE, SOLTECO eta UAGN

NEKAZARITZAKO PLASTIKOAREN ORDEZ, ZELULOSA ORGANIKOA ERABILTZEA
Nekazaritzako plastikoaren ordez, gehigarri kutsatzailerik ez duen pinu-zelulosazko produktu berritzaile bat erabiltzea.
SMURFIT KAPPA

ADINEKOEK ETXEBIZITZA PARTEKATZEKO PROIEKTU PILOTUA DISEINATZEA ETA MARTXAN JARTZEA (SENIOR COHOUSING)
Adinekoek etxebizitza partekatzeko proiektua diseinatzea eta martxan jartzea, egoitzara bizitzera joan edo bakarrik bizi behar ez izateko.
ETXEKONAK, Nafarroako Cohousing Elkartea

LANDAGUNEKO EKONOMIA GARATZEA, ELKARLANEAN OINARRITUTAKO METODOLOGIEN BIDEZ
Tokiko ekonomia garatzeko proiektuak sortzea, herritarren eskutik, partaidetza- eta ahalduntze-prozesu baten bidez.
Ollo-Goñi-Etxauri-Oltzako, Alhamako eta Tuterako herritarrak, ANELekin

BERRIZTAGARRIAK EKOIZTEKO ETA AUTOKONTSUMITZEKO MIKROSAREAK SORTZEA
Pertsonen eta elkarteen mikrosareak sortzea, iturri berriztagarrietako energia (nagusiki eguzki-energia) ekoizteko, autokontsumitzeko eta gordetzeko.
Proiektu bat baino gehiago dago, eta hainbat erakundek parte hartzen dute haietan, hala nola CENER, Nafarkoop, Nilsa, Iruñeko eta Gareseko udalak, Solargam eta Kisar.

4.0 INDUSTRIAN BERRITZEA, LANGILEAREN IKUSPEGITIK
Industriaren digitalizazioak adin handiagoko langileen artean iraupen luzeko langabezia sortzea saihesten duen proiektua garatzea. Proiektu horretan, langileak trebatzen dira, teknologia enpresan txertatu aurretik, eta teknologia hori langileen beharretara egokitzen da. Teknologia pertsonen zerbitzura
AIN

HAURRENTZAT MOKADU OSASUNGARRIAK SORTZEA, ENPLEGU INKLUSIBOA SORTUTA
Haurrentzat mokadu erakargarri eta osasungarriak sortzea, barazki lehorrez eginak, sistema jasangarriak erabilita eta behar bereziak dituzten pertsonak enplegatuta. Mokaduak haurrekin batera sortzen dira, elikaduraz eta gizarte-berrikuntzaz ikas dezaten.
JOSENEA

PANTAILA ERABILIAK BIRZIKLATZEA, ENPLEGU INKLUSIBOA SORTUTA
Pantaila erabilietako plastikoak, metalak eta lur arraroak berreskuratzea, Europan aitzindaria den teknologia erabilita eta behar bereziak dituzten pertsonat enplegatuta.
LUREDERRA eta ECOINTEGRA-ASPACE

MENDIALDEAN ZAHARTZE AKTIBORAKO ZERBITZU ESPEZIFIKOAK ESKAINTZEA
Isolatuta geratzeko arriskuan dauden mendialde zahartuetan bizi diren adinekoen mugikortasuna sustatzeko eta haiek sozialki aktibatzeko zerbitzuak
EUTSI, toki-erakundeen eta Salazarreko osasun-zerbitzuen laguntzarekin

AGROEKOSISTEMA ZIRKULARREN KUDEAKETA INTEGRALA, ENPLEGU INKLUSIBOA SORTUTA
Agroekosistema zirkularren eta permakulturaren bidez nekazaritzan karbono gehiago biltzeko proiektu pilotua, behar bereziak dituzten pertsonak enplegatzen dituena

ENPRESETAN GIZARTE-BERRIKUNTZA INDARTZEKO METODOLOGIAK
Metodologiak eta programak garatzea, Nafarroako enpresen eta ezagutza-zentroen ikerketa- eta berrikuntza-ahalegina gizarteari, pertsonen eguneroko beharrei eta gizarte-erronkei lotuago egon dadin; horrela, metodologia eta programa horiek eragin handiagoa izango dute gizartean, eta merkatuak erabiliko dituen benetako irtenbide bihurtzeko aukera handiagoak izango dituzte.
Proiektu bat baino gehiago dago, eta hainbat erakundek parte hartzen dute, hala nola AIN, ANEL eta UCAN.

  •  
  •  
  •  
fin contenido web