(ir al contenido)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Herramientas para el contenido

Compártelo

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ver más noticias de este día

Hezkuntza kontseilariak Sunbillako Ikastetxe Publikoan eman dio hasiera ikasturteari

martes, 09 de septiembre de 2003

Luis Campoy Zueco Hezkuntza kontseilariak Sunbillako Ikastetxe Publikoan eman dio hasiera gaur goizean ikasturteari. Jakina denez, aipatu ikastetxea D eredukoa da, beraz, euskarazko irakaskuntza ematen du, gaztelania ikasgai gisa duelarik.



Sunbillako Ikastetxe Publikoak 36 ikasle dauka Haur eta Lehen Hezkuntzako lau unitatetan banatuta. Haur Hezkuntzan badago eskola unitate bat 14 ikaslerekin: hiru urteko 6, lau urteko 2 eta bost urteko 6. Lehen Hezkuntzan, berriz, badira hiru eskola unitate, 22 ikasle biltzen dituztenak: 7 lehen mailan, 4 bigarrenean, 3 hirugarrenean, 3 laugarrenean eta 5 bosgarrenean. Neska-mutiko hauek Doneztebeko Institutuan eginen dute Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza geroan.



Klaustroa lau irakasle tutorek osatzen dute, Mikel Mendive zuzendaria barne, eta lauen artean ikasgai guztiak ematen dituzte, erlijioa, musika, soinketa eta ingelesa izan ezik. Izan ere, hauek ikasgai bakoitzeko espezialistek ematen dituzte, beren zentroetatik Sunbillara joaten direnak.



Hezkuntza kontseilaria ikastetxeko zuzendari eta irakasleekin bildu da haren sostengua eta Hezkuntza Departamentuarena landatar munduko irakasleei adierazteko eta Nafarroako Gobernuak Foru Erkidegoko herri guztietan Haur eta Lehen Hezkuntzari ematen dion garrantzia azpimarratu die.


Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web