Nafarroako Gobernuak 2004ko Aurrekontuen Foru Lege proiektua onetsi du gaur goizean
jueves, 30 de octubre de 2003Heldu den urterako aurreikusten dituen gastu eta diru-sarrerak 2.789,23 milioi eurokoak dira
Nafarroako Gobernuak 2004ko Aurrekontuen Foru Legea onetsi du gaur goizean egindako bilkura monografikoan. Gaur bertan, 10.45 aldera, Nafarroako Gobernuko presidenteordea eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria den Francisco Iribarren Fentanesek aipatu proiektua Nafarroako Parlamentuari eman dio, foru araudiak ezarritako epea (azaroaren 1ean) baino bi egun lehenago.
Nafarroako Gobernuak gaur goizean onetsi proiektuak aurreikusten dituen gastu eta diru-sarrerak 2.789,23 milioi eurokoak dira eta biztanleko gastua 4.526,61 eurokoa. Azken hauetatik %55 gizarte gastuan inbertituko da (hezkuntza, osasuna, ongizate…).
Nafarroako Parlamentuak onetsiz gero, Foru Erkidegoarentzat izanen litzateke azken bi urteetan luzatzen ez den lehen aurrekontua.