85. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 25a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

44/2024 FORU AGINDUA, martxoaren 27koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, 2023ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 bitarte hasitako zergaldietako sozietateen gaineko zergaren autolikidaziorako 220 eredua onesten duena tributazioa zerga-kontsolidazioaren araubidean egiten duten talde fiskalentzat, eta aitorpenak aurkezteko arauak ematen dituena.

40/2024, FORU AGINDUA, apirilaren 11koa, Hezkuntzako kontseilariak emana. Honen bidez, ikasleak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko eta pribatu itunduetan onartzeko prozesua arautu eta garatzen da, funts publikoen bidezko irakaskuntzak egiteko, presentziazko modalitatean, Lanbide Heziketako Sistemaren D eta E graduei eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketei dagozkienak, eta orobat, ikastetxe publikoetan, ikastetxe eta entitate pribatuetan, Nafarroako Foru Komunitatean baimenduetan, presentziazko modalitatean, Hezkuntza Departamentuak kudeatzen duen Lanbide Heziketako Sistemako A, B, eta C graduei dagozkien irakaskuntzak egiteko.

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1420/2024 EBAZPENA, apirilaren 15ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez igortzen baita Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara Montserrat Pérez Omeñaca andreak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea (113/2024 prozedura arrunta).

913/2024 EBAZPENA, apirilaren 16koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak emana, unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostu bat betetzeko mugikortasun lehiaketarako deialdia egiten duena.

917/2024 EBAZPENA, apirilaren 16koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, zeinaren bidez zuzentzen baitira Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak martxoaren 26an emandako 828/2024 Ebazpenean atzemandako akatsak –ebazpen horren bidez deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan OLko kudeaketari izateko lanpostu bat (Ikus-entzunezkoak, B maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko–.

921/2024 EBAZPENA, apirilaren 17koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak emana, irakasle kontratatu iraunkor izateko lanpostuak betetzeko lehiaketarako deia egiten duena.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA honako deialdi honen barruko lehiaketaldiko probaren behin betiko emaitzaren aurka: erdi mailako teknikarien lanpostu bat, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Nafarroako Foruzaingoko agente lanpostu batzuk lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrendaren aurka.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

45E/2024 FORU AGINDUA, apirilaren 19koa, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak emana, euskara ikasteko helduentzako banakako laguntzen deialdia onesten duena 2024 urtean eta 2025eko lehen seihilekoan. DDBN identifikazioa: 755968.

94/2024 FORU AGINDUA, martxoaren 22koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baitira, Eskubide Sozialetako kontseilariaren ekainaren 1eko 134/2022 Foru Aginduari dagokionez, ordaindu gabeko gastuen modalitatean egindako gastuen justifikazioa aurkezteko epeak. 134/2022 Foru Agindu horren bidez, dirulaguntza deialdi bat onetsi zen laguntza-produktu teknologikoak eskuratu eta instalatzeko. Produktu horiek zuzenduta daude mendekotasuna duten pertsonen, desgaitasunen bat dutenen eta adinekoen zaintzan, beren etxeetan geratuz gero, laguntzen duten eta zerbitzu horretan diharduten etxeko inguruneko lagunei. Dirulaguntzok honako honi lotuta daude: "Iraupen luzeko laguntzen eta zaintzen plana: desinstituzionalizazioa, ekipamenduak eta teknologia". Plan hori Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren 22. osagaiaren barruan dago, hots, "Zaintzen ekonomiarako talka-plana eta berdintasun- eta inklusio-politiken indartzea" delakoaren barruan. DDBN identifikazioa: 630751.

102/2024 FORU AGINDUA, martxoaren 25ekoa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita toki erakundeei dirulaguntzak emateko deialdi bat, haur eta nerabeei zuzendutako prebentzio komunitarioko programak abian jartzeko 2024an. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 750453.

3E/2024 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita toki erakundeei, fundazioei, gizarte ekimeneko kooperatibei eta irabazi-asmorik gabeko elkarteei dirulaguntzak emateko, 2023ko abenduaren 1etik 2024ko azaroaren 30era bitarte egiten diren osasunaren arloan prebenitu eta sustatzeko programa komunitarioetarako. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 725260.

5E/2024 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita fundazioei, gizarte ekimeneko kooperatibei eta irabazi-asmorik gabeko elkarteei 2023ko abenduaren 1etik 2024ko azaroaren 30era arte GIB-HIESaren infekzioarekin lotutako programa komunitarioak, bereziki prebentzio espezifikorako ekintzak, egiteko dirulaguntzak emateko deialdia. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 725321.

6E/2024 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita toki erakundeei dirulaguntzak emateko, 2023ko abenduaren 1etik 2024ko azaroaren 30era bitarte egiten diren zahartze aktiboko programetarako (AGENDA 21). DDBN identifikazioa: 724983.

7E/2024 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita dirulaguntzen deialdia, 2023ko abenduaren 1a eta 2024ko azaroaren 30a bitarte egin sustapen eta hezkuntza afektibo-sexual komunitariorako programetarako laguntzak emateko toki entitateei, fundazioei, gizarte-ekimeneko kooperatibei, irabazi-asmorik gabeko elkarteei eta nortasun juridiko propioa duten eta beren xedeak betetzeko gaitasun osoa duten zuzenbide publikoko entitateei. DDBN identifikazioa: 725251.

8E/2024 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita fundazioei, gizarte ekimeneko kooperatibei eta irabazi-asmorik gabeko elkarteei dirulaguntzak emateko, 2023ko abenduaren 1etik 2024ko azaroaren 30era bitarte egiten diren zahartze aktibo eta osasuntsua sustatzeko programa komunitarioetarako. DDBN identifikazioa: 725131.

740E/2024 EBAZPENA, martxoaren 27koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez 2024ko dirulaguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak onesten baitira landunei zuzendutako prestakuntza programak egiteko, eta 1.700.000 euroko gastua baimentzen baita. DDBN identifikazioa: 751678.

2024an Garapenerako Hezkuntzako eta Sentsibilizazioko proiektuak egiteko dirulaguntza-deialdia. DDBN identifikazioa: 755899.

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

82C/2024 EBAZPENA, apirilaren 15ekoa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Baigorri Argitaletxe SA enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

1.7. BESTELAKOAK

117/2024 FORU AGINDUA, apirilaren 8koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, funtsezko gutxieneko zerbitzuak arautzen dituena Nafarroako Foru Komunitateko adinekoentzako egoitzen eta eguneko zentroen, etxeko laguntza zerbitzuen eta telelaguntza zerbitzuen esparrurako, 2024ko apirilaren 10ean eta 11n egitekoa den greba dela-eta (zehazki, apirilaren 10eko 7:00etatik 2024ko apirilaren 11ko 7:00etara).

94/2024 EBAZPENA, martxoaren 22koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, goi mailako arte irakaskuntzetan sartzeko heldutasun probarako deia egiten duena 2024. urtean.

181/2024 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Igariko Kontzejua azkentzeko espedienteari ofizioz hasiera ematen baitzaio, ukitutako kontzejuari eta udalari entzunaldia eman ondoren, eta jendaurrean jartzen baita.

117E/2024 EBAZPENA, apirilaren 3koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizpena ematen baita Fustiñanako udal mugartean barazkiak manipulatzeko eta izozteko dagoen industria-instalazio baten aldaketa-proiektuari buruz, adieraziz aldaketa hori, helburua duena aldagelak handitzea, ez-funtsezkoa eta ez-nabarmena dela. Instalazioaren titularra Congelados de Navarra SAU da.

118E/2024 EBAZPENA, apirilaren 3koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizpena ematen baita Berako udal mugartean automobilgintzarako baleztak eta barrak fabrikatzeko dagoen instalazio baten aldaketa-proiektuari buruz, adieraziz aldaketa hori, helburua duena atmosferara isuriak egiteko foku berri bat jartzea (kakoak garbitzeko labe pirolitikoa), ez-funtsezkoa dela. Instalazioaren titularra Caveo Automotive Spain SA da.

247E/2024 EBAZPENA, martxoaren 28koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa ematen baita Cintruenigoko udal plan orokorraren aldaketa egituratzaile bati buruz, 24. artikuluari eragiten diona (lurzoru urbanizaezina), Rodmon Centro de recuperación de equipos para energías renovables SLk sustaturik.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CORTES

Lan publikoaren eskaintza 2024rako

Deialdia, kultura-kudeatzailearen lanpostu bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko, hautaprobak eginez

Deialdia, kultura-kudeatzailearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, hautaprobak eginez, funtzionarioen araubidean jardun dezan

FITERO

Lan publikoaren eskaintza 2024rako

LARRAGA

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko administrari laguntzailearen lanpostu bat, funtzionarioen araubidean. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

TAFALLA

Berraztertzeko errekurtsoa, diruzainaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiari buruz

IRUNBERRIKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu berezien barnean, bete beharrez uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legean xedatutakoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz

ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA

Lan publikoaren eskaintza 2024rako

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

Kooperatibista gazteentzako beken deialdia. Laburpena

Errozko U.32R unitatea birpartzelatzeko eta urbanizatzeko proiektuak. Hasierako onespena

ARBIZU

Birpartzelazio proiektuaren aldaketa, Arbizuko UE-13 unitatean. Hasierako onespena

ZIZUR

Aldaketa, Udalaren kirol-instalazioak erabiltzeko prezio publikoaren arauan. Behin betiko onespena

Aldaketa, Udalaren kultura eta kirol jardueren eta ikastaroen zerbitzua emateko prezio publikoaren araudian. Behin betiko onespena

ERROIBAR

Xehetasun-azterketa, Ardaizko 19. poligonoko 18. lurzatian. Hasierako onespena

IBARGOITI

Xehetasun-azterketa, Getze Ibargoitiko 3. poligonoko 30. lurzatian (U20 unitatea). Hasierako onespena

Aldaketa, Getze Ibargoitiko 3. poligonoko (U55 unitatea) 39. lurzatiaren mugaketan. Hasierako onespena

LEGARIA

2024ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI

Pirinioetako hegoaldeko isurialdeko bide naturala (Irati trenaren zatia) lehengoratzeko proiektuak erasandako ondasun eta eskubideak. Jendaurreko informazioa

LONGIDA

Jendaurrean jartzea, Pirinioetako hegoaldeko isurialdeko natur bidea (Irati trenaren zatia) berreskuratzeko proiektua aldatzeko desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen hasierako zerrenda

IRUÑA

"Oinezkoen eta bizikleten ibilbidea Iruña eta Burlata Belosoko aldapatik lotzeko" proiektuak ukitutako titular, ondasun eta eskubideen zerrenda. Behin betiko onespena

Deialdia, 2024an euskara ikasteko dirulaguntzena

TAFALLA

2024an gizarte-larrialdiko egoeran dauden pertsona eta/edo familiei laguntzak emateko deialdiaren laburpena (2. deialdia)

UNTZITIBAR

Zorokiainera joateko bidea zolatzeko proiektuaren desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen hasierako zerrenda. Jendaurreko informazioa

URROTZ-HIRIA

Pirinioetako hegoaldeko isurialdeko bide naturala (Irati trenaren zatia) lehengoratzeko proiektuaren egokitzapenak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Jendaurreko informazioa

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Bake epaile titularren eta ordezkoen izendapena

Etaiuko Bake Epaitegiko epaile titularraren izendapena