Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Sanz presidenteak eta Danuta Hübner europar komisarioak Europako Mugako Erregio-Elkartearen batzarra inauguratu dute Iruñean
ostirala, 2006.eko azaroak 24Miguel Sanz Sesma presidenteak eta Danuta Hübner europar komisarioak inauguratu dute gaur goizean, Iruñeko Kongresu Jauregia eta Audiroriumean -Baluarte-, Europako Mugako Erregioen Elkartearen (ARFE) urteko batzarra, non erakunde desberdinetako 90 ordezkarik parte hartzen duten.
Sanz Presidentea eta komisarioa.
(
irudia handitu
)
Haren hitzaldian, Sanz Presidenteak gogora ekarri ditu Nafarroako historiaren momenturik garrantzitsuenak eta honako hau azpimarratu du: "Forua da autonomia izateko gure modua, Espainiako gainerako herriekiko elkartasun printzipiotik abiatuta. Forua eta leialtasuna baliokide dira, beraz, beti iraun behar du elkarbizitzaren funtsezko balore gisa".
Bestalde, europar erregioetako ordezkariei gogorarazie die Nafarroak baduela eskumen-ahalmen handia, batez ere autonomia finantzarioan islatzen dena, eta horrek bidea ematen dio ia zerga eta gastu guztiak bere kaxa kudeatzeko.