(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2006a langabeziaren jaitsierarekin itxi da; 1.232 pertsona gutxiago daude langabezian

asteazkena, 2007.eko urtarrilak 3

José Javier Armendáriz kontseilariak lan-merkatuaren garapena eta gazteen enplegua 2001etik hoberena izan dela azpimarratu du


Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariak, José Javier Armendáriz Quelek, 2006ko enpleguaren balantzea aurkeztu du gaur. Balantzeak dioenez, garapen orokorra onuragarria izan da, langabezian 1.232 pertsona gutxiago daudela nabarmenduz. Kontseilariak langabeziaren jaitsiera biztanleriaren sektore guztietara iritsi dela eta Nafarroako ekonomiaren ekoizpen-sektore ia guztiengan eragina izan duela azpimarratu du.


2006ko abenduaren 31n, Nafarroan 21.060 langabetu zeuden, 2001etik gutxienez, hilabete honetan erregistratu den kopururik baxuena. Foru Komunitateko langabetuen kopuru osotik, 8.289 langabetu gizonezkoak ziren eta 12.771 emakumezkoak. José Javier Armendárizek Gizarte Segurantzan izena emanda daudenen kopurua (2006ko azaroa arte), 275.604 pertsonakoa da; izena eman dutenen igoera 12.761 pertsonakoa izan da (%4,85). Joera horixe errepikatzen da atzerritarrengan, izena eman dutenen igoera 3.806 pertsonakoa izan baita (%15,04). Kontseilariak 2006an 14.644 kontratu erregistratu zirela ere nabarmendu du; horietatik 7.216 kontratu mugagabeak izan ziren.


Biztanleriaren sektoreak aztertuz, 2006an gizonezkoen langabeziak 715 pertsonako jaitsiera izan zuen, %7,9 ; emakumezkoen langabeziak, aldiz, 517 pertsonako jaitsiera izan zuen, %3,8. Joera hoberena 25 urtetik beherako pertsonen artean nabaritu zen, 531 pertsonako jaitsiera izan baitzuen, %19,2. 25 urtetik beherako gizonezkoen langabeziak 273 pertsonako jaitsiera izan zuen, %18,5, eta emakumezkoenak 258, %20.


Lan-merkatuaren portaera Nafarroako ekonomiaren ekoizpen-sektoreetan ere onuragarria izan zen 2006an, eraikuntzaren sektorea salbuetsiz. Jaitsiera nabarmenenak nekazaritzan izan ziren, langabeziatik 121 pertsona atera zirelarik, %23,2 ; ondoren, aurretik enplegu bat ez zuten pertsonen kolektiboa nabarmendu zen, 172 langabetu gutxiagorekin, %15,6 ; industriak 618 pertsona langabetu gutxiago izan zituen, %12,7 ; eta zerbitzuen sektoreak 382 pertsonako jaitsiera, %2,8. Eraikuntzan langabeziak gora egin zuen 61 pertsona langabetu gehiagorekin, %2,8.


Pasa den urteko balantze orokorraz gain, 2006ko abenduari dagokion Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren txostena aurkeztu dute. Bertan, langabeziak 1.031 pertsonako igoera izan duela adierazten da. Lan zuzendari nagusiak, José María Roig Aldasorok, abenduan, ohitura denez, langabeziak gora egiten duela azpimarratu du.


Dokumentazioa:
2006an langabeziak izan duen garapenaren balantzea

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa