Castellano | Euskara | Français | English
Toki Administrazioko Kontseilariak, Alberto Catalán Higuerasek, 3.019.457 euroko inbertsioak onartu ditu Toki Azpiegituretarako Planak babestuta Estellerri aldean egin behar diren obretarako. Inbertsio horri Nafarroako Gobernuak emandako 1.929.303 euroko diru-laguntza osoa dagokio.
Nafarroan izan diren lehen gripe kasuak, zaintzaileen sareak pasa den astean antzemandakoak, gehienbat 15 urtetik beherako haurrengan ari dira eragiten (kasuen %76), baita txertatu gabeko pertsonengan ere (%96), Osasun Departamentuak jakinarazi duenez.
Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilaria, María Isabel García Malo, pasa den igandetik, urtarrilak 14, Nafarroako Gobernuak Ekuadorren finantzatu dituen garapenerako nazioarteko 14 lankidetza proiektuak bisitatzen ari da. Finantzazioa guztira 1,5 milioi eurokoa izan da eta proiektuak Foru Komunitatean dauden Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeek (GGKEk) sustatu dituzte.