Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Kalitatezko ‘Q’ ziurtagiria duten Nafarroako ostatu eta zerbitzuen 2007ko gidak argitaratu dituzte
Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuak ‘Q’ kalitate turistikoaren ziurtagiria duten Nafarroako ostatu turistikoen eta zerbitzu turistikoen 2007. urterako gida ofizialak argitaratu ditu.
Argitalpenaren lehen tirada 25.000 aletakoa izan da eta 8 hizkuntzatan atera dute: gaztelania, euskara, katalana, frantsesa, ingelera, italiera, alemanera eta nederlandera. Gidan Nafarroako Turismo Erregistroan alta emanda dauden ostatu turistikoen enpresa guztiak daude. Pasa den urtea 1.052 ostatu enpresekin itxi zen: 606 landa-etxe, 239 ostatu eta pentsio, 86 hotel, 72 apartamentu turistiko, 27 aterpe turistiko eta 22 kanpin. Nobedade gisa, aurten gida DIN-A4 formatura pasa da eta aurki CD-Rom formatuan argitaratzea espero dute.
Bestalde, "Kalitatezko Ziurtagiria duten Zerbitzu Turistikoak" 2007 gida ofizialak Espainiako Kalitate Turistikoaren Institutuak beren zerbitzuen kalitateagatik nabarmendu dituen ostatu, jatetxe eta zerbitzu turistikoetako enpresen zerrenda osoa dakar.
Aurtengo urtea Kalitate Turistikoaren "Q" ziurtagiria duten 80 establezimendurekin itxi da. Horretarako, Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez, 2006an ETEei 220.000 euroko laguntzak eman zizkien eta 1,2 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa eragin du.
Gaur egun, Nafarroan guztira 19 hotel eta apartamentu turistikok, 21 landa-etxek, 4 jatetxek, 2 bainuetxek, kanpamentu turistiko batek, babestutako 2 natur espaziok (Bertizko Jaurerria eta Irunberriko Arroila), 29 bidaia-agentziak eta Iruña eta Bertizko informazio turistikorako bulegoek dute ziurtagiria.