(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Palmako Dukeek "Tutera. Katedral baten ondarea" erakusketa bisitatu eta Oliten bazkaldu dute

osteguna, 2007.eko urtarrilak 18

Berorren Errege-gorentasun Cristina Infantak eta Iñaki Urdangarín jaunak, Palmako Dukeek, gaur goizean, urtarrilaren 18a, osteguna, Nafarroako Foru Komunitatean egin duten bisitan, Tuterako katedrala eta "Tutera. Katedral baten ondarea" erakusketa, iada 74.000 pertsonek bisitatu dutena, ikusi dute. Ondoren, Oliten dagoen Vianako Printzea Paradorean bazkaldu dute, eta arratsaldean Iruñeko Erruki Etxera joango dira, bere sorreraren hirugarren mendeurrena ospatzen dela eta.


Palmako Dukeak nafar agintariekin

Palmako Dukeak nafar agintariekin ( irudia handitu )

Palmako Dukeak 12ak aldera iritsi dira Tuterako Plaza Zaharrera eta bertan, Nafarroako Gobernuko Presidenteak, Miguel Sanz Sesmak, ongi etorria eman die; Nafarroako Parlamentuko presidenteak, Rafael Gurrea Induráinek, Nafarroako Gobernuko ordezkariak, Vicente Ripa Gonzálezek, eta Tuterako alkateak, Luis Casado Oliverrrek, ere agurtu dituzte. Tuterako Laura Serrano Pérez haurrak, 8 urtekoa eta Santa María de la Cabeza ikastetxeko ikasleak, Berorren Errege-gorentasunari lore-sorta eskaini dio. Horrek, Tuterako katedralaren deanari, Jesús Zardoya Sangüesari, eskaini dio Santa Anaren kaperan jartzeko eskatuz.


Jarraian, Nafarroako Gobernuko eledun eta Toki Administrazioko kontseilari eta Nafarroako Gobernuko Ordezkari den Alberto Catalán Higuerasek, Hezkuntza kontseilariak, Luis Campoy Zuecok, Kultura eta Turismo kontseilariak, Juan Ramón Corpasek eta Tuterako Udaleko 7 alkateordeek Palmako Dukeak agurtu dituzte. Era berean, metro batzuk aurrerago, Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako apezpikua den Fernando Sebastián Aguilarrek, eta Tuterako Katedraleko deanak, Jesús Zardoya Sangüesak, Palmako Dukeak agurtu dituzte.


Ondoren, Cristina Infanta eta Iñaki Urdangarín jauna Tuterako Katedraleko Epaiketaren Atea ikusteko geratu dira eta bertatik tenpluaren barrura sartu dira; bertan, Nafarroako Ondare Historikoa Zaintzeko Fundazioko zuzendariak, María Isabel Beriáin Lurik, eta Caja Navarra Fundazioko zuzendariak, Dámaso Munárrizek, agurtu dituzte, baita "Tutera. Katedral baten ondarea" erakusketako komisarioek ere; komisario horiek honakoak dira: Inés Tabar Sarrías, Jesús Sesma Sesma, Javier Sancho Domingo eta Mercedes Jover Hernando.

Jarraian, Palmako Dukeek erakusketa ikusi dute Kultura eta Turismoko kontseilariaren azalpenak entzunez. Ibilbidea honakoa izan da: hego nabea (iraganaren berraurkikuntza), Espiritu Santuaren kapera eta bere sakristia, Esperantzaren Andre Mariaren kapera, Erretaula Nagusia, korua, Santa Katalina erretaula eta sakristia. Jarraian, Cristina Infanta eta Iñaki Urdangarín jauna kapitulu-gelara joan dira eta Tuterako Katedraleko Ohorezko Liburua sinatu dute bertan. Nafarroako Gobernuko Presidenteak, bisitaren oroitzapenezko opari gisa, duela gutxi Foru Gobernuak argitaratu duen "Tuterako Katedrala" liburuaren ale berezi bat eman die.


Oparia

Sanz presidenteak bisitaren omenezko oparia eman die Dukeei ( irudia handitu )

Jarraian, Palmako Dukeak, berriz ere, katedraleko nabera irten dira eta Santa Anaren, Tuterako patroiaren, kaperara joan dira. Iritsi aurretik, deanak herriko katedraleko Kabildoa osatzen duten gainontzeko kideak aurkeztu dizkie: Vicente Ilzarbe Gorosquieta, Julián Martón Fuertes, Juan Antonio Melero Zueco eta Miguel Ángel Serrano Soto. Kaperan zeudela, Palmako Dukeek beren tokiak hartu dituzte eta Sebastián Artzapezpikuak hitz batzuk eskaini dizkie. Artzapezpikuak Tuterako patroiaren irudia eta Tuterako Katedrala goraipatu ditu. "Santa Ana esateak – esan du – Tuterako herritarren zuntz sentikorra ikutzea da eta kristau erroetan sakontzea". Azkenik, monsinore Sebastiánek otoitz bat eskaini die Erregeei eta Errege Familia osoari. Ondoren, Gaztanbide abesbatzak Santa Anaren, Tuterako patroiaren, ohorez konposizio tradizional bat abestu du, tradizioz santuaren eguna baino bederatziurren bat lehenago abesten dena.


Azkenik, Cristina Infanta eta Iñaki Urdangarín jauna kaperatik irten eta katedralaren ipar eta hego nabeak zeharkatu dituzte organoan musika obra bat jotzen ari ziren bitartean. Klaustroa zeharkatuz, Jauregi Dekanalera sartu dira eta han, Apezpikuaren Aretoan, gonbidatuekin hitz egin dute. Azkenik, Olitera bidean jarri dira kotxez.


Olitera bisita

Palmako Dukeak Oliteko Teobaldoen plazara iritsi dira eta handik, Vianako Printzea Paradorera joan dira. Bertan, Oliteko alkateak, María Carmen Ochoa Canelak, eta Paradoreko zuzendariak, Ángel Aliste Lópezek, agurtu dituzte.


Ondoren, Vianako Printzea aretoan, Cristina Infantak bere ohorez Nafarroako Gobernuko Presidenteak, Miguel Sanz Sesmak, eskaini duen bazkariaren buru izan da. Bertan ere izan dira, Nafarroako Parlamentuko presidentea, Nafarroako Gobernuko ordezkaria, Vicente Ripa González, Iruñeko Artzapezpikua eta Tuterako Apezpikua, Oliteko alkatea, Iruñeko alkatea, Yolanda Barcina Angulo, Tuterako alkatea, Luis Casado Oliver, eta Iruñeko Erruki Etxeko zuzendaria, Jesús Cía Vicente. Bazkariko menuan kardu eta orburuak, bildots azpizuna, bizkotxoa izozkiarekin eta Oliteko ardoak zeuden.

Irudien galeria


Saludando a la gente  Entrega del ramo  Visita a la Exposición
Jendeari agurtuz                Lores sorta                      Bisitaren irudia


Visita a la exposición  Sacristía  Frima libro
Bisitaren irudia                   Sakristia                           Ohorezko Liburua


Los Duques de Parma  Coro Gaztambide  Foto de familia
Palmako Dukeak                Gaztanbide Abesbatza            Famili-argazkia


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa