(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Palmako Dukeek Iruñeko Erruki Etxea bisitatu dute gaur arratsaldean

osteguna, 2007.eko urtarrilak 18

Palmako Dukeak, Foru Komunitatean egindako bisitaren barruan, Iruñeko Erruki Etxera joan dira gaur arratsaldean, bere sorreraren hirugarren mendeurrena dela eta. Gogoratu behar da Cristina Infantak eta Iñaki Urdangarín jaunak goizean "Tutera. Katedral baten ondarea" erakusketan izan direla eta Oliteko Vianako Printzea Paradorean bazkaldu dutela. Handik arratsaldeko lau eta erdietan atera dira Iruñara bidean.


Palmako Dukeak Erruki Etxean

Palmako Dukeak Erruki Etxean ( irudia handitu )

Nafarroako hiriburuko Erruki Etxera iristerakoan, Palmako Dukeak Nafarroako Gobernuko Presidenteak eta Gizarte Ongizate jarduneko kontseilariak, María Kutz Perioncelyk, agurtu dituzte. Zentroan dagoen Clotilde Ostolaza Goyenechek, 101 urtekoa eta Doneztebekoa denak, Cristina andreari lore-sorta bat eman dio. Iruñeko alkateak eta Erruki Etxeko zuzendariak ere Palmako Dukeak agurtu dituzte. Halaber, segizioarekin batera Nafarroako Parlamentuko presidentea eta Gobernuko ordezkaria izan dira.


Eraikinean sartu ostean, behe-solairuko galerietan, Palmako Dukeek instituzioko Gobernu Batzordeko kideen, zuzendaritza ekipoaren eta bertan daudenen Parte-hartze Kontseiluaren agurra jaso dute. Jarraian, Palmako Dukeak Batzar Gelara sartu dira instituzioaren hiru mendeko historia islatzen duten eta gelako erdiko mahaian zeuden dokumentu-erakusketa eta interesdun objektuak ikusteko.



Errukiaren ohorezko ekitaldi nagusia

Ondoren, Cristina Infanta eta Iñaki Urdangarín jauna eraikinaren kapera aretora joan dira eta bertan, bertan daudenen, langileen, autoritateen eta erakunde lankideen ordezkarien artean, 300 bat pertsona egon dira. Presidentzi mahaian Palmako Dukeak, Nafarroako Gobernuko Presidentea, Iruñeko alkatea, Lurralde mailako Lankidetzarako Estatu idazkaria eta Iruñeko Erruki Etxeko zuzendaria izan dira.


Bere hitzaldian, Miguel Sanzek ondorengoa esan du: "ospakizunez betea egon den urte hau amaitzeko atsegin handiz hartzen zaituztegu Etxe honetan. Gaurko zuen presentzia hemen, Iruñeko Erruki Etxearen hirugarren mendeurrena nabarmen azpimarratzen du, gizartea eta bere zaharren arteko erlazioetan etengabe egon behar den elkartasun, adiskidetasun eta errekonozimendu baloreak nabarmentzen ditu, eta Espainiako lehen instituzioak, Erregetzak, eskaintzen digun sentsibilitate sozial handiari buruz asko esaten du, eta Familia Errealak uneoro adierazten duena da, beren jokaera guztietan".


Nafarroako Gobernuko Presidenteak, Palmako Dukeei esker ona eta agurra adieraztearren, ondorengoa gaineratu du: "Nafarroan gaur motza baina bizia egin duzuen bisita honen ondoren, gure Komunitatea herri dinamiko bat denaren irudia jasoko zenutenaren esperantza daukat; bere iraganarekiko estimu handia adierazten duen herria eta baita bere kulturaren sustrai sakonekiko ere; eta guztiontzat etorkizun hobea lortzeko gogo handikoa, lorpen horiek partekatuz, elkartasunez eta adiskidetasunez, Espainiako eta munduko gainontzeko herriekin".


Ekitaldian, Sanz Presidenteaz gain, Iruñeko alkateak eta Erruki Etxeko Parte-hartze Kontseiluko idazkariak, Florentino Huartek, ere hitz egin dute. Palmako Dukeek Erruki Etxera egin duten bisitagatik eskerrak eman dituzte. Omenaldia Iruñeko Ganbera Abesbatzak eskaini dituen Tomás Luis de Victoria eta Fernando Remacharen bi obrarekin bukatu da.


Erruki Etxeko hainbat instalakuntza eta lekuri bisita

Ekitaldia bukatu ostean, Palmako Dukeak kapera aretotik irten eta zentroko gela desberdinetan zehar ibilbidea egin dute: senar-emazteen pabilioia eta egongela, bertan bizi diren eta laguntza behar dutenen ingurua, kontsulta medikoetarako lekua, errehabilitaziorako gimnasioa eta behe-solairua. Jarraian, Cristina Infanta eta Iñaki Urdangarín jauna, berriz ere, batzar aretora joan dira eta Erruki Etxeko Ohorezko Liburua sinatu dute.


Ondoren, ekitaldi-aretora joan dira, eta bertakoak diren eta gonbidatuen artean 100 pertsona inguru izango zirenen aurrean, Cristina Infanta ondorengo testua duen plaka bat ikustarazi du: “Berorren errege-gorentasun Cristina Infantak Iruñeko Erruki Etxea bisitatu zuen, bere sorreraren Hirugarren Mendeurrena zela eta. Iruña, 2007ko urtarrilaren 18a”.


Azkenik, Palmako Dukeak gonbidatuekin hitz egin eta itzulerari ekin diote.



Dokumentazioa:
Sanz Presidentearen hitzak
Florentino Ezcurraren hitzak

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa