Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
García Malok Ekuadorreko Amazona eremuan martxan dauden garapen-lankidetzarako lau hezkuntza eta osasun proiektu bisitatu ditu
ostirala, 2007.eko urtarrilak 19Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak, María Isabel García Malok, azken bi egunotan Ekuadorreko Amazona eremuan martxan dauden garapen-lankidetzarako lau hezkuntza eta osasun proiektu bisitatu ditu. Proiektuak Nafarroako Gobernuak finantzatu ditu.
García Malo kontseilaria eta Nafarroako gainontzeko ordezkaritza, naporuna haur indigenek ikasten duten Amazonako ikastetxe batean.
(
irudia handitu
)
Jakina denez, García Malo kontseilaria herrialde horretan dago pasa den igandetik, hilak 14, Nafarroako Gobernuak 1,5 milioi eurorekin finantzatu dituen garapenerako nazioarteko zortzi lankidetza proiektuan bertan ezagutzeko. Proiektuak Foru Komunitatean dauden Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeek (GGKE) sustatu dituzte. Bere bisitaren lehen hiru egunetan, García Malo kontseilariak Ekuadorreko hego-mendebaldean dagoen Guayas departamentuko lau proiektuak bisitatu ditu. Bisita gaur bukatuko da Quiton; bertan, Ekuadorreko Nazioarteko Lankidetzarako Institutuko (INECI) arduradunekin eta Ekuadorren lanean ari diren Nafarroako boluntarioekin bilduko da.
García Malo kontseilariarekin batera, bidaia honetan ondorengo hauek ere parte hartu dute: Gizarte Ongizateko zuzendari nagusia, Carlos Esparza; Garapenerako Nazioarteko Lankidetza Zerbitzuko zuzendaria, Andrés Carbonero; eta Jesús Blanco González, Nafarroako Lankidetzaren Kontseiluko kidea eta PROCLADEren proiektuen burua, Nafarroako GGKEen izenean bidaiatzen ari dena.
García Malo kontseilaria eta Gizarte Ongizateko zuzendari nagusia, Carlos Esparza, Amazona aldean naporuna haur indigena talde batekin.
(
irudia handitu
)
Orellana, Amazonako oihanean, herrialdeko leku behartsuenetarikoa
Zehazki, García Malo kontseilariak pasa diren asteazken eta ostegunean Orellanako probintzian garatzen ari diren lau hezkuntza eta osasun proiektuak ezagutu ditu. Orellana Amazonako oihaneko 20.000 km2ko eremua da Kolonbiarekin muga egiten duena, eta herrialdeko probintzia txiroen eta giza-garapen gutxien duenetarikoa da. Biztanle gehienak naporuna indigenak dira, lur kolektiboa duten 15 eta 40 familiatan multzokatzen diren komunatan banatuta; hori da bizirauteko duten ekonomia, ehiza eta arrantzarekin osatzen dena. Petrolio-konpainien etorrerarekin kolonoak ere etorri ziren eta hiri-eremu garrantzitsuenetan eta bideen ondoan zeuden landa-eremuetan kokatu ziren. Biztanleriaren %40 baino gehiago pobretasunaren mugatik behera dagoela uste da. Ur edangarriaren estaldura %33ra bakarrik iristen da, eta etxeen %15ak bakarrik du komuna, horrek dakartzan gaixotasunen transmisioarekin.
Hiri-biztanleriaren %70 Orellanan bizi da, 18.296 biztanlerekin. Biztanleria indigenaren %92 landa-eremuetan bizi da. Biztanleriaren gehiengoa (%69) landa-eremuan bizi da, indigenen presentzia handiarekin, biztanleriaren sektore ahulena. Zehazki, Biztanleria indigenaren %92 landa-eremuetan bizi da. Hezkuntza mailan, hiri eta landaren arteko desberdintasuna oso handia da, eta are handiagoa landa-emakume indigenen kasuan, beren analfabetismo tasak gizonena bikoizten baitu. Naporunek quichua hitz egiten dute eta bertako kolonaurreko indioen ondorengoak dira, beren hizkuntza jaso zutelarik. Hala ere, beren eremuaren barruan gutxiengoa izatera pasa dira, azken hogei urteotan emigratu duten mestizoengatik.