Castellano | Euskara | Français | English
Kultura eta Turismo kontseilariak, Juan Ramón Corpas Mauleónek, eta Vianako alkateak, Gregorio Galilea Arazurik, gaur goizeko prentsaurrekoan César Borgiaren heriotzaren V. Mendeurrena ospatzeko Nafarroako Gobernuak eta Vianako Udalak elkarrekin antolatu duten ekitaldien programa aurkeztu dute. César Borgia 1507ko martxoaren 11tik 12ra bitarteko goizaldean hil zuten Lerín Kondearen tropek.
Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak, Fermín Villanueva Ferrerasek, gaur goizean Iruñeko "Ave María-Patxi Larrainzar" ikastetxe publikoa handitzeko lehen fasea inauguratu du; lehen fasea pasa den urtarrilaren 8an jarri zen martxan. Handitze-lanen bigarren eta azken fasea irailerako prest egongo da, datorren ikasturtearen hasierarekin bat eginez. Nafarroako Gobernuak 3,2 milioi euro inbertituko ditu aipatutako ikastetxearen handitze-lanetan.
Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak, María Isabel García Malok, azken bi egunotan Ekuadorreko Amazona eremuan martxan dauden garapen-lankidetzarako lau hezkuntza eta osasun proiektu bisitatu ditu. Proiektuak Nafarroako Gobernuak finantzatu ditu.
Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak 2003-2006 urteetan 12.000 etxebizitza babestu kalifikatu ditu