(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

1,5 milioi eurotik gorako inbertsioak onetsi dira Nafarroako ipar-mendebaldeko herritarako asteartea, 2007.eko urtarrilak 23

Toki Administrazioko sailburuak, Alberto Catalán Higueras, guztira 1.548.161 eurotako inbertsioak onetsi ditu Nafarroako ipar-mendebaldeko hainbat herritan burutuko diren obretarako, Toki Azpiegituren Planari jarraiki. Aipatutako inbertsioari 782.692 eurotako Nafarroako Gobernuko diru-laguntza orokorra dagokio.


Hain zuzen ere, kasuan kasu ematen den diru-laguntzak honakoak dira, parentesi artean adierazitako inbertsioekin batera:


- Arantza: 26.445 euro emango dira (38.345) Bordalarrea gaineko eroapenaren zati bat berritzeko, 75 mm diametroa duen goi dentsitateko polietilenoko tutueria batekin. Herri berberean, Foru Gobernuak guztira 25.221 euro (36.030) inbertituko ditu San Salvador kalean, Kale Nagusian eta Eliza kalean zoladura jartzeko. Erabilitako materiala 16 mm lodierako hormigoia izango da eta 565 metro karratuko eremu bat berrituko da.


- Arrarats (BasaburĂșa): 21.047 euro (55.505), bertako bi baserrira joateko bidean zoladura jartzeko (Itxaundikoborda bidea). Obrak 16 cm lodierako zagor artifizialeko oinarriarekin eta 16 cm lodierako zolatarekin egingo dira, 1.655 metro karratuko eremuan. Era berean, Foru Gobernuak 66.307 euro eman dizkio herri berberari (125.286) ura banatzeko sare bat ezartzeko, Arraratseko gordailu erregulatzailetik hiri-gunetik kanpo sakabanatuta kokatutako bederatzi baserriraino.


-Baraibar (Larraun): 153.619 euro (356.278) 240 metro kubikoko gordailu erregulatzaile berri bat eraikitzeko, hormigoi armatuan egina eta erantsitako giltza ganbaraz hornituta. Arantzamendiko iturritik gordailu berriraino doan bultzada eramango da 63 mm diametroa eta 978,50 metro luzerako goi dentsitateko polietilenoko tutueria baten bidez.


- Doneztebe-Santesteban: 78.870 euro (130.699) hornidurako eroapen nagusia berritzeko eta zoladura aldatzeko. Proiektuaren arabera, hornidurako tutueria nagusia erabat berrituko da, gordailutik hiri-gunean kokatutako kutxatila batekin konektatu arte. Horretaz gain, gordailu berri bat eraikiko da, egungo zoladura kenduko eta berrituko da, existitzen denaren arabera.


- Elbete (Baztan): 45.269 euro (75.018) Elbetegarria eta Autxitxia Auzoko kalen arteko gorotzen sarea berritzeko, eragindako zoladurak berrituz.


- Elizondo (Baztan): 35.586 euro (58.972) gorotzen saneamendu sarea berritzeko "Casas Baratas" auzoko kaleetan, eragindako zoladura berrituz.


- Erraztu (Baztan): 54.107 euro (89.663) tutueria nagusiko zatia berritzeko, Erratzuko egungo gordailu erregulatzaileraino iritsi aurretik diseinatutako haustura kutxatila eta aipatutako herriko hiri-gune artean.


- Lesaka: 183.266 euro (262.922) herriko hiri-guneko argi publikoak berritzeko (2. fasea). Instalazioaren diseinua sei zirkuituen bidez egin da. Horiek, aginte zentroetatik abiatuz, energia hornitzen diete instalatu beharreko sei argi guneei. Herri berberarentzat 92.955 euroko diru-laguntza aurreikusi da, 319.443 euroko inbertsio batean, Frain auzoko ipar eta mendebaldeko hegaletan kokatutako etxeei eta baserriei ura banatzeko. Horretarako, 63 eta 90 mm diametroko polietilenoko tutueriak eta hiru bentosa erabiliko dira. Proiektu berberean, etxetako 14 hartune burutuko dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa