(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Irunberriko gazte bat hil da elurra kentzeko makina batekin talka egin ondoren Loitiko gainean (Iruña-Jaca, N-240 errepidea) asteartea, 2007.eko urtarrilak 23

Eguerdian, Belagua, Artesiaga eta Aralarko San Migel mendateek (bigarren mailako errepideak) itxita jarraitzen dute eta Urkiaga, Egozkue eta Izpegin kateak beharrezkoak dira


26 urteko Irunberriko O.M.N., gaur goizean hil da, Iruñeko ospitale zentro batera zeramatenean. Trafiko-istripua goizeko 9,40 inguruan izan da Iruña-Jaca errepideko 26,200 kilometro-puntuan (Sengarizko askaldegitik gertu, Loitiko gainean).


Atestatuaz arduratu den Foruzaingoaren datuen arabera, Iruñera zihoan gaztearen ibilgailuak, Toyota Corolla bate 6548-CFP matrikuladunak, agian, arrazoiak jakin gabe, arinki jo du aurreko ibilgailua, Renault Scenic bat, eta kontrako noranzkora pasa da; bertatik errepide garbitzen ari zen elurra kentzeko makina bat zihoan.


Biktima ateratzeko Nafarroako Larrialdietako Agentziaren Suhiltzaile Zerbitzuak esku hartu behar izan du. Istripua jasan duen gaztea urgentziaz anbulantzian garraiatu dute Iruñeko ospitale baterantz, baina bidean galdu du bizia.


Istripuak eta goizaren zati handi batean Lotiko mendatean errori den elur guztiak, auto-ilara nabarmenak eragin dituzte Iruña-Jaca errepideko puntu horretan; arazoa ez da eguerdi arte konpondu.


Foruzaingoaren eta Guardia Zibilaren datuen arabera, Nafarroako errepideetan, azken orduotan, erregistratu den trafiko-istripu garrantzitsuena izan da. Foruzaingoaren kasuan, kalte materialak soilik zituzten hamar istripu gehiagoz arduratu dira; istripuak Nardoze, Mendibil, Elo, Mendabia, Ibañeta, Antsoain, Mendillorri, Pagozelai-Leitza eta Billabetan izan dira; azken istripuan, hiru automobil eta kamioi nahasi dira.


Errepide-sarearen egoera


Eguerdiko 13etan, Nafarroako errepide-sarean hiru mendate zeuden trafikoari itxiak, guztiak bigarren mailako errepide-sarekoak: Belagua (NA-1370, 18 k.p.tik aurrera), Aralarko San Migel (NA-7510, 8 k.p.tik aurrera) eta Artesiaga (NA-174). Gainera, beharrezkoa zen kateak erabiltzea Urkiaga (N-138), Egozkue (NA-2520) eta Izpegi (NA-2600) mendateetan.


Gainera, goizaren zati handi batean, ondorengo mendateetan beharrezkoak izan dira kateak edo zuzenean itxiak egon dira: Loiti (N-240), Urbasa (NA-718), Azpirotz (NA-130), Lerga (NA-132) y Lizarraga (NA-120).


Gau guztian eta eguerdi arte ere mozketa teknikoak egon dira A-1 (Iparraldeko Autobidea, Etxegarate mendatea) eta A-15 (Leitzarango Autobidea) errepideetako Nafarroako aldean, elurra kentzeko makinen lana erraztearren. Puntu horiek hobeto zaintzeko, bertan, Foruzaingoaren, Guardia Zibilaren eta Nafarroako Gobernuko Errepideen Zainketa Zerbitzuaren koordinazio-organoak bildu dira.


Hala ere, bi errepideetako trafikoa oso aldizkakoa izan da goiz guztian Gipuzkoako aldean mozketa eta itxialdiak egon baitira. Beraz, momentu batzuetan, Nafarroako polizia-patruilek Iruña-Behobia (N-121-A) errepidea hartzeko gomendatu diete gidatzaileei.


Nafarroako Gobernuak herritar guztiei errepideen egoerari eta garapen meteorologikoari buruz informatzeko eskatzen die errepideetara irten aurretik. Horretarako, 900-400 100 doako telefonoa dago (Nafarroako errepide-sarearen egoera) eta Nafarroako Gobernuaren ataria interneten (www.navarra.es), informazio meteorologikoa eta errepideen egoerari buruzkoa aldiro eguneratua duena.


Nafarroatik kanpo dauden errepideen egoera jakiteko, Trafikoko Zuzendaritza Nagusira deitzea (900-123 505) gomendatzen da eta interneteko bere orrian begiratzea, www.dgt.es, edo TVEko teletestuan begiratzea, 600 orrialdean.

Dokumentazioa:
Berri osoa
Hiritarrentzako gomendioak
Gidarientzako gomendioak

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa