(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroa FITURrera doa 2006an milioi bat bisitari eduki ostean, Estatistikako Institutu Nazionalaren datuen arabera

asteartea, 2007.eko urtarrilak 30

Turismo bulegoetan artatutako kontsultak %28,5 igo ziren


Kultura eta Turismo kontseilariak, Juan Ramón Corpas Mauleónek, gaur goizean egin duen agerraldian, Nafarroak FITURren egingo duen eskaintzari buruz aritu da eta pasa den 2006ari buruzko datuak aurreratu ditu, eta "milioi bat turisten muga" lehenengo aldiz pasa behar dela azpimarratu du. Zehazki, abenduan hoteletatik kanpoko ostatuen datuak izan gabe, Estatistikako Institutu Nazionalaren (EIN) arabera, 2006an Nafarroa 1.014.556 turistek bisitatu dute eta 2.233.037 gau pasa dira; 2005ean 915.128 bisitari izan ziren eta 2.118.957 gau pasa zirenak.


Halaber, kontseilariak turismo bulegoetako zifrei buruz ere hitz egin du eta artatutako kontsulten zenbatekoa %28,57 igo da, 2005ean 425.320 izan baziren, 2006an 546.829 izatera pasa baita.


FITUR, sektoreko garrantzi handienetarikoa duen azoka, aurten urtarrilaren 31tik otsailaren 4ra bitartean ospatuko da Madrilgo Juan Carlos I.a azoka-barrutian. Nafarroa bigerren urtez joango da FITUR 2007ra eta oraingoan, bere marka berriarekin: "Nafarroako Erreinua, dibertsitatearen herrialdea". Bertan, bere elementu guztiak jasoko dituen eskaintza berri bat aurkeztuko du, gastronomia, kultura eta natura giltzarri izanda.


Nafarroak bere eskaintza turistikoa zabaldu du publikoaren hainbat sektorek duten eskaerari erantzuna emango dieten produktu berriak gehituz. Turismo aktiboaren alorrean, Komunitateak hegaztiak ikuskatzeko proposamenak, mendi-ibilaldiak eta txirrinduz ibiltzeko ibilbideak, bai errepidez eta baita mendiz ere, jaso ditu. Gainera, golfarekin zerikusia duen produktu berri bat aurkeztu dute, "Golf & Gourmet", kirola gastronomiarekin lotuta aurkezten duen eskaintza.


Nafarroaren standa IFEMAko 9C pabilioiko 312a da. Aurten, 497,25 metro koadro izango ditu, 2006arekin alderatuz 155 metro koadro gehiagokoa. Standak lau eremu desberdindu ditu. Beheko solairuan ondorengo hauek daude:


- Informaziorako eremua 9 erakusmahai zehatzekin; lehen aldiz ikus-entzunezko baliabide zehatzak izango dituzte: 1- Eskaintza eta informazio orokorra, 2- Nafarroan hegaztiak ikuskatu, 3- Pirinioak, 4- Landa-turismoa, 5- Kirola naturalki, 6- Mahai onaren Erreinua, 7-"Nafarroa 07. Zure hitzordu kulturala", Kultura naturan eta Santiagoko Bidearekin batera, 8- Hiriko turismoa eta 9- Ostatuak.


- Profesionalen eremua. Aurten profesionalek lan egiteko eremua gehitu da, Nafarroako sektore turistikoko enpresek elkarrizketa eta negoziazioak egin ditzaten. Esparru bakartuak dauzka, guztiak lanerako mahaia, aulkiak eta Interneterako sarrera dutelarik.


- Tabernaren eremua. Alex Múgica sukaldariak bertako ohiko produktuekin tabernaren standean dastatu daitezkeen platerak egingo ditu. Tabernak, aurten FITURren parte hartzen duten Foru Komunitateko nekazaritza eta abeltzaintza enpresen Jatorrizko Deitura duten produktuak erakusteko beira-arasak izango ditu. Enpresa horiek honakoak dira: Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen Institutua, Mitxel Etxenike, Arbizu Hestebeteak, Torres Bonboiak, Urrutia Pastak, Julián Chivite Upategiak, Ochoa Upategiak, Príncipe de Viana Upategiak, de Sada Upategiak, Señorío de Otazu Upategiak, Virgen Blanca Upategiak, Nafarroa Ardogintza eta Nafarroako Patxarana Deitura zehatza.


- Aurkezpen eta bileren eremua. Standaren gaineko pisuan aurkezpen eta bileretarako bi gela jarri dira.


Aurkeztutako produktuek erakusmahai zehatzak izango dituzte eta bertan, bakoitzarentzat argitaratu diren liburuxka berriak egongo dira. Guztira 2007rako 14 argitalpen berri daude.


Dokumentazioa:
Albiste osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa