Ikusi egun honetako albiste gehiago
Hezkuntza Departamentuak Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako curriculumen proiektuak aurkeztu ditu
asteartea, 2007.eko urtarrilak 30
Hezkuntza kontseilariak, Luis Campoy Zuecok, gaur goizean, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketen curriculumak ezartzen dituen Foru Dekretu-proiektuak aurkeztu ditu, Hezkuntzako Lege Organikoak arautzen duenez, Nafarroari hezkuntza-maila horietako irakaskuntza minimoen %45 lantzea baitagokio.
Foru Dekretuak lantzeko, 2006ko martxoan ospatu ziren "Behar dugun eskola" jardunaldietako proposamen eta ondorioak hartu behar izan dituzte kontutan; Hezkuntza Departamentuak eginiko kanpoko ebaluazioak; oinarrizko gaitasunen garapenean esperientzia, Europako Komunitateen Hezkuntza Komisioaren gomendioak kontutan hartuz; Nafarroako hezkuntza-sistemaren ezaugarri propioak eta 2010erako Europak dituen helburuak betetzeko borondatea.
Hezkuntza-maila horietako curriculumak oinarritzen diren oinarrizko printzipioak honako hauek dira:
- Kalitatezko hezkuntza, ikasle guztien dibertsitatea aintzat hartuko duena, eta beren beharrei aurre egingo diena, adin goiztiarretan identifikatuz.
- Oinarrizko gaitasunen ikasketa curriculumaren esparru guztien bidez.
- Ikasleek era autonomoan, ohiko iturriak eta Teknologia Berriak erabiliz, ikasteko beharrezko dituzten trebetasunak izateko zuzenduriko irakaskuntza-prozesua; irakurketa ulerkorraren, idazketaren eta ahozko espresioaren lanketa etapa desberdinetako esparru guztietan.
- Curriculumaren hizkuntza-esparruen koordinazioa hizkuntzan tratamendu integratuaren bidez, Nafarroaren hizkuntza-bereizgarria barne.
- Hezkuntza-etapen arteko koordinazioa ikasleek, etaparen helburuak eta oinarrizko gaitasunak lortzeko, ikasiko dituzten gaien kohesioa bermatzeko.
- Nafarroako dibertsitate geografiko, historiko eta kulturalaren ezagutza, bere desberdintasunei errespetua eta bere ondare natural eta artistikoaren balorazioa.
- Baliabide naturalen erabilpen arduratsua, ingurumenaren zainketa, banakakoaren eta kolektiboaren osasunaren babesa, kontsumo arduratsua eta trafiko arauen errespetua.
- Bakoitzak bere burua ezagutzea sustatu, autoestimua, kontrol emozionala, iraunkortasuna, hutsetatik ikasteko eta arriskuak onartzeko ahalmena.
- Banakako edo kolektiboaren proiektuak imajinatzeko, ekiteko, burutzeko eta ebaluatzeko gaitasuna lantzea, sormenaz, konfiantzaz, arduraz eta zentzu kritikoz.
- Bizikidetasuna eta konfliktoak elkarrekiko errespetuan oinarritzen diren balore eta praktika demokratikoen bidez tratatzea.
- Hezkuntza-komunitateko kide guztien arteko klima positiboa eta kooperatiboa sustatu.
- Eskola-eremu desberdinetatik Indarkeriaren aurkako jarrerak landu, generoen arteko berdintasuna sustatu, eta baita kultura desberdinekiko gertutasun eta errespetua ere.
- Ikastetxeek familiekin batera lan egitea, batez ere, hainbat arrazoiengatik, babes handiagoa behar dutenekin.
- Irakasleen errekonozimendu soziala, beren lanaren balorazioa eta geletan eta ikastetxeetan egiten duten eguneroko lanean beren autoritatea defendatzea.
- Ebaluazioa, bai barrukoa eta baita kanpokoa ere, puntu indartsuak eta hobetu behar direnak aurkitzeko.
Nafarroan, duela urte batzuetatik hona, hezkuntza-planak lehen hezkuntzako eta derrigorrezko bigarren hezkuntzako ikasleen oinarrizko gaitasunak indartzera zuzendu dira, ikastetxeen hobekuntza planen bidez. Plan horietan, oinarrizko gaitasunak lortzea hezkuntza eta gizarte baloreak eta familien parte-hartzea sustatzeari lotuta dago.
- Dokumentazioa:
- Berri osoa