(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Miguel Sanzek New Yorkeko "Hispanic Society"an EEBBetan Nafarroa promozionatzeko hirugarren asteari hasiera eman zion


asteartea, 2007.eko urtarrilak 30

Miguel Sanz Presidenteak, atzo astelehena, New Yorken Komertzio Ganberak antolatua eta SODENAk babesten duen Estatu Batuetan Nafarroaren Hirugarren Asteko promozio-jarduerei hasiera eman zien.


Miguel Sanz Sorollaren koadroaren aurrean.

Miguel Sanz, "Hispanic Society of America" erakundeko Zuzendaria, Mitchell A. Codding eta New Yorken Espainiak duen kontsul nagusia, Juan Manuel Egea, Sorollak Nafarroari eskaini zion koadroaren aurrean. ( irudia handitu )


Nafarroako Gobernuko Presidentea, New Yorken Espainiak duen Kontsul Nagusia, Juan Manuel Egea, eta Nazio Batuen aurrean enbaxadoreordea, Iñigo de Palacios, "Hispanic Society of America" egoitzan erakusketa baten hasiera-ekitaldian egon ziren. Erakusketak Foru Komunitatearen historiarekin zerikusia duten hainbat dokumentu jasotzen ditu. Horietako zaharrena Nafarroako Teobaldo I.a Erregeak latinez bere amak, Nafarroako Blanca, Troyes herriko txiroentzako betirako egin zuen hogeita hamar eguzkitako dohaintza egiaztatzen duen 1223ko eskuizkribua da. 1390. urtean Gaztelako Leonorren eskutitz bat eta bertan, "yo la Reyna" gisa sinatzen du, Vianako Pintzearen eta Nafarroako Juanen XV. mendeko eskuizkribuak, eta José Moreten XVII. mendeko hainbat obra. Guzti horiek EEBBetan Nafarroako III. Astea dela eta antolatu duten erakusketan daude.


Hispanic Society of America osatzen duten hainbat kideren aurrean, bere Zuzendariak, Mitchell A.Codding, Nafarroari 2008an Sorollaren obren bilduma behin-behinekoz jasotzeko aukera eman zion; obren artean, "Después del baño" lana nabarmentzen da eta "Las provincias de España" olio famatuak ere daude; horietako bat Nafarroari eskainia da, eta New Yorkeko sozietateak autoreari bereziki eskatutakoak dira, eraikuntzaren mendebaldeko galeria apaintzeko.


"Hispanic Society of America" 1904an sortu zuen Archer Milton Huntigton hispanistak Espainia eta Latino Amerikako kultura publikoari doan irekitako liburutegi eta museo batekin zabaltzeko asmoarekin. Fundazioaren bildumek, Goyaren hainbat lan dituztenek, bai bere garrantziagatik eta baita kalitateagatik ere, Espainiako kulturaren eta, hein handi batean, Portugal, Latino Amerika eta Filipinetako kulturaren ia esparru guztiak jasotzen dituzte.



Nicolás Ramírez bere erakustaldian.

Nicolás Ramírez Nafarroako sukaldaria prentsa espezializatuaren eta New Yorkeko chefen aurrean egin zuen erakustaldian. ( irudia handitu )

Nicolás Ramírezen arrakasta


Nafarroa New Yorken promozionatzeko jardueren hasiera astelehen goizean egin zen; Nicolás Ramírez sukaldariak Broadwayko "Internacional Culinary Center" egoitzan erakustaldi bat egin zuen.


Gutxi gora-behera New Yorkeko berrogei chef eta kazetari espezializatuk Tafallako Túbal jatetxeko chefaren azalpen guztiak jarraitu zituzten eta Nafarroako egungo sukaldaritzaren hainbat plater esanguratsu dastatu zituzten, baita tradiziozko beste batzuk ere. Lana jarraitu zuten parte-hartzaileen txalo zaparradak Nicolás Ramírezen arrakastari amaiera eman zion.


Erakusketa gastronomikoarekin eta Nafarroako ardo eta nekazaritza eta abeltzaintzako produktuen erakusketa sesioekin batera, New Yorkeko hainbat komertzio espezializatu, aste honetan bereziki, produktu horiek promozionatzen ari dira. Gainera, New Yorkeko hamasei jatetxe zapore nafarra duten menu bereziak ematen ari dira.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa