(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hainbat hitzarmen sinatu da FITUR azokan Foru Erkidegoaren turismoa sustatzeko ostirala, 2007.eko otsailak 2

Nafarroako Gobernuak eta Turismo Erakundeak publizitate kanpaina bat egingo dute elkarrekin


FITUR 2007

Corpas kontseilaria eta Turismoko idazkari nagusia elkarri eskua ematen hitzarmenetako bat sinatu eta gero. ( irudia handitu )

Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak, Juan Ramón Corpas Mauleón, eta Turismoko Idazkari Nagusiak, Amparo Fernández González, FITUR esparruan, Nafarroa nazioartean sustatzeko hainbat hitzarmen sinatu dute, Foru Erkidegoko eskaintzaren publizitatea egiteko eta Pirinioak eta Santiagorako Bidea sustatzeko. Azken bi horiek beste autonomia erkidegoekin ere sinatu dituzte.


Aurten izandako nobedade nagusienetariko bat, lehenengo aldiz, hitzarmen bat sinatu dela izan da, Nafarroa Frantzian eta Italian xede gisa sustatzeko. Bi herrialde lehentasuneko merkatutzat jo dira. Frantzia Nafarroara etortzen diren turisten merkatu nagusienetariko bat da. Italiari dagokionez, aurten bertako turista gehiago espero dira, César Borgia Vianan hil zela V. Mendeurrena ospatuko delako eta antolatutako programazioa bertan sustatu delako.

Hitzarmen hau gauzatzeko, Turismoko Idazkari Nagusia, Amparo Fernández González, Turespaña konpainiaren Zuzendari Nagusiarekin batera, Félix Larrosa, Nafarroako erakustokira joan zen. Hitzarmenari esker, elkarrekin sustapen kanpaina bat egingo dute, 400.000 eurotako aurrekontuarekin. Diru-kopuru hori, batez ere, informazio orokorrean eta igandekarietan inbertituko da. Aurreikusitakoaren arabera, kanpainaren aurrekontu orokorretik, 75.000 euro on-line sustapenean erabiliko dira.


Aurtengo urtetik aurrera, Santiagorako Bidea eta Pirinioak bezalako mankomunatutako sustapen ekimenetan parte hartzeaz gain, hitzarmen bat sinatu da Erkidegoa xede bakar gisa sustatzeko. Alderdi bakoitzak erdi bana finantzatuko du aipatutako sustapena.


 Sinadura-ekitaldian, Corpas kontseilariak eta Turismo Departamentuko Idazkari Nagusiak azpimarratu zuten oso garrantzitsua zela Turespaña konpainiak, lehenengo aldiz, barnealdeko xedeak bere kanpainetan barne hartzea. Halaber, adierazi zuten azken bi hilabetetan, bi konpainia oso gustura ari direla elkarlanean. Kontseilariaren ustez, gogo on hori Iratxeko Paradorera ere zabaldu behar da. Horri dagokionez, Nafarroako Gobernuak administrazio izapide guztiak gauzatu ditu, eta oraingoan Turespaña konpainiari dagokio proiektua idazteko lehiaketaren deialdia egitea.


Pirinioak eta Santiagorako Bidea.


Frantzian eta Italian Nafarroa xede turistiko gisa nazioarteko sustapenaz gain, kontseilariak, FITUR azokaren esparruan, hitzarmen bana sinatu zituen Turismo Departamentuko Idazkari Nagusiarekin eta beste autonomia erkidegoekin batera, Santiagorako Bidea eta Pirinioak kanpoaldean sustatzeko.


Santiagorako Bideko turismoa eta kultura garatzeko eta sustatzeko planean nazioarteko baterako publizitate-kanpaina egingo da 901.500 eurotako aurrekontuarekin. Horren bidez, Europako, Amerikako eta Asiako hainbat merkatura iritsi nahi da. Hitzarmena Turespaña konpainiarekin (kostuaren %50a finantzatu du) eta Galizia, Errioxa, Asturias, Kantabria, Euskal Herria, Aragoi eta Nafarroako Autonomia Erkidegoekin (gainontzeko %50a finantzatu dute) sinatu da. Baterako publizitate-kanpaina burutzeaz gain, komunikazio alorreko hainbat neurri garatuko da, besteak bete: Estatu Batuetako eta Australiako merkatuetako nazioarteko prentsarentzat bidaiak antolatzea, edo kate telematiko bat sortzea www.spain.info atariaren barruan. Azken horretan turismo eta kultura izaerako eguneroko informazioa etengabe irakurri ahal izango da. Aipatutako jarduera horiek merkaturatzeari laguntzeko zenbait neurrirekin osatuko dira.


Bestalde, Espainiako Pirinioak Sustatzeko 2007ko Planaren barruan, 300.000 euro inbertituko dira nazioarteko sustapenean. Horietatik, Turespaña konpainiak %50a finantzatuko du, Kataluniak, %19a, Aragoik %19a eta Nafarroak, berriz, %12a.


Kanpaina Belgikan, Luxenburgon, Portugalen, Erresuma Batuan eta Frantzian egingo da, eta aurrekontuaren %40a on-line baliabidetan erabiliko da. Planaren arabera, hainbat azokatan hartuko da parte "Pirinioak" izeneko gune bakarrekin, Turespaña konpainiaren erakustokiaren barruan. Era beran, bestelako jarduerak ere garatuko dira, esaterako: profesionalentzako jardunaldiak aukeratutako merkatuetan, profesionalen eta kazetarien bidaiak, edo material informatiboa argitaratzea. Halaber, amaierako kontsumitzaileari zuzenduriko kanpainak garatuko dira, Bruselako biztanleentzako zuzeneko tokiko kanpaina baten eta marketingeko on-line jardueren bidez.


Kalitatezko gaua


Espainiako Turismo Erakundeak Madrileko Silken Hotelean kalitatezko diplomak entregatu zizkion Nafarroako hainbat erakunderi: Virrey Palafox bainuetxea; Lartxunda, Maitetxu, Orreaga, Muskilda eta Alkeberea landa-etxeak; Virrey Palafox eta Abba Reino de Navarra hotelak, eta Bertizeko turismo bulegoa.


Nafarroako Gobernuko politikaren estrategiaren ildoetako bat kalitatearen alde egitea da. Horretarako Kultura eta Turismo Departamentuak hainbat laguntza eman du gestio sistemak eta bezero arreta hobetzeko, Espainiako Turismo Kalitateko Erakundeak ezarritako arauei jarraiki. Gaurko egunean, Nafarroako 80 erakundek aipatutako ziurtagiria eskuratu dute.


Nafarroako FITUR azokako hirugarren jardunaldi instituzionala goiz honetan amaitu da Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak eta Turismo Departamentuko Zuzendari Nagusiak Aragoi, Errioxa, Gaztela eta Leon, Murtzia, Galizia eta Melillako ordezkariekin izandako bilerekin. Horiekin iritziak elkar trukatu ditu eta etorkizunerako lankidetzetarako harremanak ezarri ditu.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa