(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak aurten 6,4 milioi eurotara igo du oinarrizko errentaren aurrekontua osteguna, 2007.eko otsailak 8

Familia unitate onuradunek laguntzaren %19 gehiago jasoko dute, SMI IPREM ordez erreferentzia gisa hartuko delako


Nafarroako Gobernuak, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuaren bidez, 2007. urterako, oinarrizko errentako aurrekontua igo du, 6.479.000 eroetara iritsiz (kopuru hori handitu daiteke). Berme horrekin eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztenen eskaerak barne hartuko ditu, hau da, 1,2 milioi euro gehiago, 2006. urtearekin konparatuta. Aipatutako igoera eman da, aurten, SMI (lanbide-arteko gutxieneko soldata) IPREM (Efektu Anitzen Errentako Adierazle Publikoa) ordez hartu delako oinarriko errenta kalkulatzeko. Indize berri hau orain arte erabiltzen zen baino altuagoa da.


Oinarrizko errenta, oinarrizko premiei aurre egiteko baliabide ekonomiko nahikorik ez duten familiei aldian-aldian ematen zaien oinarrizko laguntza ekonomikoa da. Aurten egindako aldaketarekin, familia unitate onuradunen laguntzak %19ko igoera izango du.


Oinarrizko errenta kalkulatzeko ehuneko bat aplikatzen zaio, unitate hartzailea osatzen duten pertsonen kopuruaren arabera: gutxiena hileroko SMI indizearen %80a izango da pertsona bakarrekoa izanez gero, eta gehiena %130a izango da sei edo pertsona gehiagok osatuz gero. 2007. urtean hileko SMI indizea 570,60 € izango direla kontuan hartuta, pertsona bakarrekoa izanez gero, aurten jasoko duen oinarrizko errenta 456,48 € izango da (SMI indizearen %80), 2006. urtean baino 73,2 € gehiago; bi izanez gero, %542,07 (SMI indizearen %95), 2006. urtean baino 86,92 € gehiago; hiru badira, 599,13 € (SMI indizearen %105I), 2006. urtean baino 96,07 € gehiago; lau badira, 656,19 € (SMI indizearen %115), 2006. urtean baino 105,22 € gehiago; bost izanez gero, 713,25 € (SIM indizearen %125), hau da, 2006. urtean baino 114,37 € gehiago, eta sei edo hortik gora badira, 741,78 € izango dira (%130), 2006. 118,95 € gehiago. Gehienezko errenta 741,78 €urotan kokatuko da.


 Datu hauek oinarrizko errentaren %19ko igoera ekarri dute, 2006. urtearekin alderatuta. Urte horretan, IPREM indizea erreferentzia hartu zen: 479,10 € hilero. Horrela, pertsona bakarrak osatutako familia unitateetan oinarrizko errenta 383,28 € izan zen (IPREM indizearen %80); bi izanez gero, 455,15 € (IPREM indizearen %95); hiru izanez gero, 503,06 € (IPREM indizearen %105); lau izanez gero, 550,97 € (IPREM indizearen %115); bost izanez gero, 598,88 € (IPREM indizearen %125), eta sei edo hortik gora izanez gero, 622 ,83 € (IPREM indizearen %130). (Erantsitako eranskinean 2006 eta 2007. urteei buruzko datuak konparatzen dituzten laukiak ikus daiteke).

Dokumentazioa:
0802bs50-eusk.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa