(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iruñeko gazte zauritu larri bat izan da goiz honetan Mendebaldeko Iruñeko Errondan gertatutako trafiko istripu batean osteguna, 2007.eko otsailak 8

Iruñeko biztanle bat, I.V.G. 24 urtekoa, larri zauritu egin da goiz honetan, 7,45 inguru, A-15 autobian izandako talkan (mendebaldeko Iruñeko Erronda), Oltzako Zendeako udal mugarte parean. Istripu berberean, Tafallako beste biztanle batek, L.L. M., 31 urtekoa, zauri arinak izan ditu.


Turismo accidentado

Mendebaldeko Iruñeko Errondan izandako istripu honetan nahastutako autoa. ( irudia handitu )

Istripuaren kausak oraindik ezagutzen ez direnez, Polizia Foraleko atestatuen talde bat ikerketa lanetan ari da. Aipatutako istripuan bi ibilgailuk talka egin dute: 9573DXJ matrikuladun furgoneta bat, Tafallako biztanle batek gidatua, eta 6843DHJ matrikuladun turismo bat, larri zauritutako Iruñako gazteak gidatua. Bi ibilgailuak Tuterako norabidean zindoazen eta gertaeraren unean barra-barra euria ari zuen.


LNA agentziako suhiltzaileek Iruñeko gaztea atera behar izan dute, eta ondoren Nafarroako Ospitaleko ZIU unitatera eramaten dute, pronostiko larriarekin. Bestalde, Tafallako biztanlea Virgen del Camino Ospitaleko Larrialdien Zerbitzura eramaten dute, eta bertan behaketan utzi dute, pronostiko arinarekin.


Istripuaren eraginez, auto-ilara ugari egon dira, talka egindako ibilgailuetako batek erreia oztopatzen zuelako. Horrenbestez, Polizia Foraleko trafiko patruilak bertaraino joan dira seinaleztatzeko eta erabil zitekeen errei bakarretik ibilgailuak zuzentzeko. Atestatuen talde batek izapide judizialak burutu ditu. Horiek ondoren, Iruñako instrukzioko auzitegira bidaliko dira.


Bi atxilotu izan dira Berriobeitin eta Tuteran trafikoarekin lotutako delituengatik


Berriobeiti eta Tuterako Polizia Foraleko patruilek bi gidari atxilotu dituzte azken orduetan, trafikoarekin lotutako delituak egiteagatik, lehenengoa, gida-baimen faltsua aurkezteagatik eta bigarrena, modu ausartegian gidatzeagatik. Bi kasuetan, Iruñeko eta Tuterako auzitegietan izapideak burutu dira, eta atxilotuak, bertan, epailearen esku gelditu dira.


Atzo arratsaldean 32 urteko Nigeriako hiritar bat atxilotu zuten (Iruñeko biztanlea), gida-baimen faltsuarekin gidatzen ari zelako. Gertaera Mendebaldeko Iruñeko Sarreran eman zen (PA-34), Berriobeiti parean, dokumentazioa eskatzeko ohiko kontrol batean. Patruila batek pertsona batek gidatutako ibilgailua gelditu zuen eta gida-baimena eskatzerakoan Luxenburgoko nazioarteko gida-baimen susmagarri bat aurkeztu zuen. Dagozkion egiaztapenak egin ondoren, agenteek ikusi zuten baimena faltsua zela, horrenbestez, gidaria atxilotu eta ibilgailua ibilgetu zuten eta Pertsonen aurkako Delituen Brigadako agenteek dagokion atestatua osatu zuten. Ondoren, Iruñako instrukzioko auzitegira bidali zuten.


Bestalde, goizaldean, gizon bat atxilotu da Castejon-Cortes errepidean (N-232-A) Tutera parean. Gertaera ohiko kontrol batean eman da. Gidariak murriztutako gunetik ihes egin ondoren, trafiko agenteak bere atzetik joan dira eta azkenean gidaria atxilotu dute; 30 urteko Portugaleko hiritar bat. Modu ausartegian gidatzea leporatu zaio, izan ere, hainbat kilometro egin du, agenteen seinaleei kasurik egin gabe eta aurkako norabidean zebiltzan beste gidariak arriskuan jarrita. Halaber, alkoholemiaren tasa positiboa eman ondoren, arau-hauste hura administrazioan salatu da.


Alerta bihar, ostirala, Nafarroan izango diren haize bortitzak direla eta


Metereologiako Institutu Nazionalak (MIN) Larrialdietarako Nafarroako Agentziari (LNA) ohartarazi dio bihar, ostirala, ipar-ekialdetik etorritako haize bortitzak egon daitezkeela (6 eta 19 bitartean) Foru Erkidego guztian, 90 kilometro orduko har ditzaketen haize-kolpeekin.


Protokoloak dioen bezala, LNA-k bere menpeko zerbitzuei alerta horren berri eman die, beharrezko ondorioetarako (Suhiltzaileak eta Babes Zibila-SOS Nafarroa 112). Baita Polizia Foralari eta Nafarroako Gobernuko Errepideak Kontserbatzeko Zerbitzuari ere.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa