(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


"Navarra en marcha" erakusketak Foru Komunitateak mendearen azken laurdenean izandako aurrerabidea erakutsiko du

ostirala, 2007.eko otsailak 16

Erakusketak Hobeagotzeko Legearen 25. urteurrenaren oroitzapena egingo du eta Baluarte Batzar Jauregian zabalik izango da martxoaren 18ra arte


El consejero Catalán presenta la exposición

Catalan kontseilaria erakusketaren aurkezpenean. ( irudia handitu )


"Navarra en marcha" erakusketa gaur irekiko da Iruñeko Baluarte Batzar Jauregian eta Auditorioan. Bertan, Foru Komunitateak mendearen azken laurdenean izandako garapen ekonomikoa eta soziala erakusten du, Forua Hobetzeko Legea 1982. urtean atera zenetik. Nafarroako Gobernuak antolatutako erakusketak gertaera horren oroitzapena egingo du eta arratsalde honetan inauguratuko da Miguel Sanz Sesma Presidentearen eskutik.


Nafarroako Foru Eraentza Birrrezarri eta Hobeagotzeko Lege Organikoa (LORAFNA) 1982ko abuztuaren 10ean atera zen eta, Espainiako 1978. urteko Konstituzioaren esparruan, Nafarroako bizitza zuzendu duen eremu juridikoa eta instituzionala izan da. Lege honek Estatuak eta Nafarroak 1982. urtean sinatu zuten Birrezarri eta Hobeagotzeko Hitzarmena lehen mailako lege-arau bilakatu zuen. Beraren bidez, Komunitate honen foru araubidea finkatu zen, bere eskumenak eguneratu ziren eta bertako erakundeen funtzionamendua zuzentzen duten printzipio demokratikoak finkatu ziren.


Vehículos "segway"

Bertaratutako batzuek "segway" ibilgailua probatzen ( irudia handitu )


Baluarte-n irekitako erakusketak antolatutako hainbat atal ditu, bisitariari mendeko azken laurden honetan gertatutakoren eta Nafarroako aurrerabidearen berezko faktoreen panoramika bat eskaintzeko. Erakusketa irizpide dinamiko batekin osatu da –erakusketaren ikurra komenta bat da, hau da, mugimendua, kolorea, trebetasuna eta natura irudikatzen duen olgetarako elementu bat- eta ikus-entzunezko baliabide ugarien bidez erakusten ditu, Nafarroako gizarteak azken hogeita bost urtetan izandako lorpen materialak eta bizi-kalitatea eta abian dauden azpiegituretako proiektuak.





Horri dagokionez, erakusketak Abiadura Handiko Trenaren moduluaren erreprodukzio bat erakusten du eta hortik, garraiobide honek etorkizunean gurutzatuko dituen Nafarroako paisaiak ikus daitezke. Halaber, Nafarroako Liburutegiko eta Filmotekako, Nafarroako Ubideko eta Sarriguren Eko-hiriko proiektuak hiru dimentsioetan ikus daitezke.





Erakusketaren alderdi historikoa 1982. urteko Nafarroari buruzko bideo baten bidez erakusten da, TVE-ko artxiboko materialekin egina. Horretaz gain, Hobekuntzari buruzko ikus-entzunezko baten eta bilakaeraren adierazgarrietako irudiak, testuak eta grafikoak dituzten panelen bidez, gizarte honen bizi-kalitatea ulertu ahal izango da: demografia, hezkuntza, kultura, turismoa, ingurumena, osasuna, komunikabideak eta azpiegiturak, gizarte laguntza eta babes zibila, ikerketa, energia iturriak eta industria. Adierazitako panelek Nafarroan, Espainian eta gainontzeko munduan, azken mende laurden honetan izandako gertakari garrantzitsuenak ere irudikatzen dituzte.

Dokumentazioa:
Albiste osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa