(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroak 2006. urtea langabeziako %4,5eko tasarekin amaitu zuen, 27 herrialdeen Europako Batasunaren tasa baino hiru puntu gutxiago

ostirala, 2007.eko otsailak 16

Lan Departamentuko zuzendari nagusiak aipatu du Europako inolako herrialderik Foru Komunitatearen gizonezkoen langabeziako kopurua hobetu duela eta errokak emakumezkoen langabezia izaten jarraitzen duela



Nafarroak 2006. urtea langabeziako %4,58ko tasarekin amaitu zuen, 27 herrialdeen Europako Batasunaren tasa baino hiru puntu gutxiago (%7,6) eta Espainiako langabeziaren batezbesteko tasaren lau puntu baino gutxiago (%8,3). Horrela, eta Europako Batasunaren Estatistika Bulegoak (Eurostat) ezagutzera berri eman diren azken datuen arabera, 2006. urteari dagokionez, Foru Komunitatea Irlanda, Austria eta Luxenburgo herrialdeen antzeko langabeziako tasetan kokatu da.


Eurostat-ek eman berri dituen datuei esker, Europako Batasunaren estatistika-bulegoa, 2006ko abenduaren herrialde kideen langabeziako mailari dagokionez, Nafarroan data berberean erregistratutako langabeziarekin konparatu daiteke, BAI-ri jarriki (Biztanle Aktiboen Inkesta). Era horretan, 2006. urte amaieran, Nafarroako langabeziako tasa %4,58 zen, alegia: gizonezkoen langabeziaren %2,29 eta emakumezkoen langabeziaren %7,69. Hiru balioetan, Foru Erkidegoak hobetu ditu 27 herrialdeen Europako Batasunari zegokionez, Eurostat-ek bildutako datuak. Azken datu horien arabera, urtea langabeziako %7,6ko tasarekin amaitu zen: gizonezkoen langabeziaren %6,8ko tasa eta emakumezkoen langabeziaren %8,6ko tasa. Era berean, Nafarroako datuak Espainiako batezbestekoaren azpitik daude (tasa osoa: %8,3, gizonezkoak: %6,06 eta emakumezkoak: %11,36).


Nafarroako Gobernuaren Lan Departamentuko zuzendari nagusiak, José María Roig Aldasoro, gogoarazi du "Nafarroa, 2006. urte amaieran, langabeziako tasa baxuena zuen Espainiako erkidegoa zela eta Eruostat-en datuei esker, Foru Komunitatearen lan-merkatua egoera aztertu daitekeela, Europako Batasunaren estatu-kideekin konparatuta. Konparazioa, oro har, Nafarroaren aldekoa da. Bertan, kasu guztietan, alegia, langabezia osoa, gizonezkoena eta emakumezkoena, aurkeztutako hiru kasuen batezbestekoek adierazten dituzten indizetik behera daude (12, 25 edo 27 herrialdeen EB)".


José María Roig jaunak adierazi du "ezagututako datuak direla eta, ez dugula geure buruak atseginarazi behar, baina, horiei esker, besteak beste, badakigu lan-merkatuko Nafarroarako erreferentzia ez dela Espainia, Europa baizik eta, hain zuzen ere, Batasunaren gehien garatutako herrialdeak".


Zuzendari nagusiak aipatu du "Nafarroarentzat, lurralde murriztu gisa, zalantzarik gabe, Europako Estatuentzat baina errazago dela lan-esparruan erregistro positiboak eskaintzea. Hala ere, planteamendu hori dela eta, bi gauza egiaztatu ditzakegu. Lehenengoa, Nafarroako antzeko neurria duten Espainiako autonomiek ez dute baldintza hori betetzen. Bigarrenik, Nafarroak, 2006. urte amaieran, txikiagoak diren Europako herrien langabeziaren tasaren parean kokatzea lortu du, besteak beste: Irlanda, Austria edo Luxenburgo".


Azkenik, Roig aipatu du "Eurostat-eko estatistiken arabera, Nafarroak jarraitu behar duen bideetako bat, lan-eremuari dagokionez, emakumezkoen langabezia murriztea dela. Azken urteotan emandako aurrera pausoak ez dira nahikoak izan, ezta Espainiako hirugarren tasa baxuena duen erkidego bilakatzea ere. Kasu honetan, erreferentzia adierazle hobeak dituzten Europako herrialdeak dira, besteak beste Danimarka eta Holanda".


Nafarroa eta Europako Batasuna


Nafarroako langabezia osoaren tasa (%4,58) bakarrik Danimarka (%3,2), Holanda (%3,6), Estonia (%4,3) eta Irlandako batezbesteko nazionalak baino okerragoa da (%4,4). Izan ere, Foru Komunitatearen tasa Austria (%4,6), Txipre (%4,7), Luxenburgo (%4,8), Italia (%6,7), Txekiar Errepublika (%6,7), Malta (%7), Portugal (%7,1), Finlandia (%7,3), Belgika (%7,7%), Alemania (%7,9) eta Frantziakoa (%8,5) baino txikiagoa da.


Bestalde, Nafarroako gizonezkoen langabeziaren tasa (%2,29) Europako Batasunaren herrialde guztien tasa baino txikiagoa da, Danimarka (%2,7), Holanda (%2,1%) eta Luxenburgokoa (%3,9) izan ezik; eta Txipre (%4,1), Austria (%4,2), Estonia (%4,3), Irlanda (%4,5), Eslovenia (%4,3), Txekiar Errepublika (%5,3), Portugal (%6,1), Malta (%6,2), Belgika (%6,9), Finlandia (%6,9), Alemania (%7,3) edo Frantziakoak (%7,7) baino hobea da.


Nafarroako emakumezkoen langabeziaren tasari dagokionez (%7,69) Finlandia (%7,8), Hungaria (%8,2), Portugal (%8,3), Eslovenia (%6,4) eta Luxenburgoko (%6,2) tasen antzekoa da; eta Txekiar Errepublika (%8,4), Malta (%8,6), Alemania (%8,7), Belgika (%8,8), Frantzia (%9,5), Eslovakia (%13,2) edo Poloniako (%14,3) tasak baino baxuagoa da.

Dokumentazioa:
Eurostaten langabezi tasak eta Nafarroarekin alderatuta

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa