(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Gobernuak eta "la Caixa" Fundazioak adineko pertsonei zuzenduriko programa aitzindari bat sustatu dute mendekotasuna eta zahartze aktiboa prebenitzeari buruz

osteguna, 2007.eko otsailak 22

Aurten adineko hamar zentrotan jarriko da abian



Nafarroako Gobernuak eta "la Caixa" Fundazioak adineko pertsonei zuzenduriko programa aitzindari bat sustatu dute mendekotasuna eta zahartze aktiboa prebenitzeko. Aipatutako programa 2007. urtean jarriko da abian, Foru Komunitatearen adineko hamar zentrotan.


Programa honen edukia bi erakundeek sinatu berri duten lankidetza-hitzarmen baten barne hartzen da. Edukia gaur aurkeztu da prentsaurrekoan, Gizarte Ongizatea, Kirola eta Gazteria Departamentuko kontseilaria, María Isabel García Malo; "la Caixa" Fundazioaren Gizarte Jarduerako idazkaria, Rafael Chueca; eta "la Caixa" Fundazioaren Iruñeko Negozio Arloko zuzendariaren eskutik, Javier Aramburu.


Adineko pertsonen bizi kalitateari dagokionez, Nafarroako Gobernuak lehentasuna eman dio euren etxebizitzetan eta gertuko inguruan ahalik eta denbora luzeena eta bizi kalitate hoberenarekin irauteari. Testuinguru horren barruan sartu da gaur aurkeztutako hitzarmena, eta berarekin, adineko pertsonen gizarte parte-hartzea eta bizi kalitatearen hobekuntzaren alde egin nahi da, euren autonomia sustatzeko eta egoera horretan dauden edo erortzeko zorian dauden pertsonen mendekotasuna prebenitzeko.


Jarduera horien bidez, Nafarroako Gobernuak etorkizunean egon daitezkeen mendekotasun-egoerei aurre hartu eta prebenitu nahi ditu, izan ere, oso garrantzitsua da mendekotasunean bizi diren pertsonei laguntzeko baliabideak eta zerbitzuak sortzea. Hala ere, funtsezkoa da ere mota horietako egoerak ahalik eta gehien prebenitzeko eta atzeratzeko beharrezko programak sortzea eta sustatzea.


Horrela, mendekotasuna prebenitzeko programaren helburua adineko pertsonen autonomiaren alde egitea da, area kognitiboak, sentsorialak eta mugimendu-areak osotasunean bizkortuz.


Horretaz gain, adineko pertsonak aktiboki zahartzeari dagokionez, hainbat jarduera jarriko da abian zentroetan, klubetan eta elkartetan, informazio eta komunikazioko teknologietan, boluntarioen eta asoziazionismoaren sustapenean, elikaduran, eta kultura eta bizitzan, besteak beste, oinarrituta.

Dokumentazioa:
Albiste osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa