(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Punto de Vista zinemaldiak "Heterodocsias" proiektua eta Andrei Tarkovski-ren galdutako irrati-eleberria aurkeztu ditu osteguna, 2007.eko otsailak 22

Civican guneak "Kiev 12" erakusketa ere hartuko du barne, Clemente Bernad argazkilaria Ukraniako hiriburuaren umezurztegi batean lortutako irudiekin


Tarkovski

Andrei Tarkovski.

Nafarroako Kultura eta Turismo Departamentuak antolatutako Punto de Vista-k – Nafarroako Zine Dokumentalaren Nazioarteko Zinemaldia- eguerdi honetan aurkeztu ditu "heterodocsias" proiektua eta "Heterodocsias. Pistas para una historia secreta del documental español" argitarapena. Horretaz gain, Nafarroako Clemente Bernad-en "Kiev 12" erakusketa eta Andrei Tarkovski-k 1965ean Radio Moscú irratirako idatzitako Turnabout irrati-eleberria ere aurkeztu ditu.


"Heterodocsias. Pistas para una historia secreta del documental español" Punto de Vista zinemaldiko abentura berri honen aurkezpen-gutuna da. Hura Espainiako zinearen berrogei historiagileei eta adituei dokumental arraroenei, galdutako obrei eta osatu edo ezagutu gabeko lanei buruz egindako inkesta batekin abiatuko da. Inkesta honen emaitza argitarapena bera da. Bertan, hainbat opari, zuzendarien opari, pistak eta gutxien ezagutzen diren Espainiako dokumentalaren bideei buruz ahotz ozenean egindako gogoetak aurkituko dira. "Heterodoxias", martxoaren 1ean hasiko da, A la sombra de la Alhambra eta El grito del sur lanen aurkezpenarekin. Basilio Martín Patino-ren Casas Viejas lana Punto de Vista zinemaldian atal finko bilakatu nahi duen ikerketa proiektu bat da, Espainiako zinearen historia berreskuratzeko, berridazteko eta berraztertzeko, dokumentalaren ikuspuntutik.

Bestalde, Nafarroako Clemente Bernad argazkilariak "Kiev 12" erakusketa aurkeztuko du Civican gunearen hallean. Clemente-k Kieven (Ukrania), 2003. urtean, 12 zenbakidun umezurztegi batean ateratako argazkien bost Punto de Vista zinemaldiko hirugarren edizioaren irudi bilakatu ziren, eta zinemaldiak , egun batzuez, erakusgai jarri nahi izan ditu, gainontzeko irudiekin batera. Iruñeko Clemente Bernard Arte Ederretan lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitatean, eta orain argazkilari independente gisa lan egiten du. Bere lanen artean honakoak nabarmentzen dira: "Jornaleros", Andaluziako sasoikako jornalariei buruz; Chiapasen egindako lana iraultza zapatistaren ondoren; "Pobres de nosotros" erakusketan izandako partaidetza, baztertutako gazteriari buruzkoa eta "Basque chronicles", euskal gatazkari buruzkoa. Aljeriako hegoaldeko eremuetan errefuxiatutako emakume sahararrei buruzko "Mujeres sin tierra" erakusketarekin Giza Eskubideen FotoPres saria irabazi zuen 1994. urtean. Bere lehenengo dokumentalarekin, El sueño de Malika, Punto de Vista Nafarroako Zine Dokumentalaren lehenengo edizioan parte hartu zuen.


Cambio de Rumbo


Halaber, Punto de Vista zinemaldiak Turnabout / Cambio de rumbo aurkeztuko du, Andrei Tarkovski-k Radio Moscú irratirako William Faulkner-en kontakizun bat oinarri hartuta idatzi zuen irrati-eleberria. Irrati-eleberri horrek hainbat urte eman ditu galduta, eta oraingo honetan Radio 3 irratiko "El séptimo vicio" saioan eskainiko da, zinemaldia inauguratzen den egunean, otsailak 23, 16etan. Oro har, baita Sacrificio-ren zuzendariaren historiagileek eta biografoek ere, oso gutxi ezagutzen den lan hau jatorrizko bertsioan entzun ahal izango da, Errusiako zuzendariak sortu zuen bezala.


Estatutako Radio Moscú irratiak 1965. urtean eman zuten adierazitako irrati-eleberria, La infancia de Iván lan arrakastatsua estreinatu ondoren (Tarkovski-ren lehenengo pelikula, horrekin Urrezko Lehoia irabazi zuen Venezian) eta Andrei Rublev egin aurretik, bere hurrengo pelikula. Tarkovski-k berak testua moldatu zuen, aktoreak zuzendu zituen (horien artean Nikita Mikhalkov zuzendaria aurkitzen zen) eta buru-belarri egin zuen lan soinuen giroa berak bere bidaietan grabatutako soinuetan oinarrituz eraikitzeko. Horretaz gain, soinu banda Ovtschinnikov musikariari enkargatu zion, eta azken hori, ondoren, Andrei Rublev pelikularen musikaz arduratu zen. Tarkovski-k, era horretan, praktikara eraman zituen irratiaren baliabidearen adierazpen-aukerei buruz zituen ideiak (bere ustez irratiak informatzeko baino gehiago balio zuen). Hala ere, Cambio de rumbo behin bakarrik bota zen, eta berehala zentzuratutako lanen zerrendan sartu zen.


Irrati-eleberria berreskuratzeko historiak Perestroika iritsi arte itxaron behar izan zuen. 1989. urtean, Moskun, Andrei Tarkovski-ri buruzko lehenengo batzarra antolatu zen, hil eta hiru urte beranduago, eta bertan, Aleksander Scherel historiagileak soinu-lan honen aurkikuntza aurkeztu zuen. Lana irratian eman zenetik galduta izan zen denbora luzez eta oso gutxik zekiten existitzen zela. Ondoren, eta Hans-Joachim Schlegel-en lanari esker, Alemanerako itzultzailea eta Andrei Tarkovski idazlearen laguntzailea, Cambio de rumbo Alemanian eman zen. Oraingo honetan, Espainia izango da Errusiatik kanpo eskainiko den bigarren herrialdea.


Ostiralean, hilak 23, 16etan, jatorrizko bertsioa emango da errusieraz, "azpititulu" soinudunekin, Tarkovski-ren jatorrizko lana errespetatzeko, izan ere, bera gidoia irratira moldatzeko lanez arduratu zen, ondoren erabiliko zituen soinuak SESB-tik zeharreko bidaietatik ekarri zituen (horietako asko debekatuta zeuden, osagai alegorikoa zutelako), eta antzeztu zuten aktoreak aukeratu zituen. Horietan artean, esaterako, 1995. urtean Oscar bat irabazi zuen Nikita Mikhalkov aurkitzen zen, Tarkovski-ren zine-eskolako laguna eta ikaskidea. Azpititulu akustikoak gida moduan erabiliko dira. Halaber, gaztelerazko gidoia Radio 3 irratiko web orrian eskura izango da (www.rtve.es/rne/r3/index.htm) entzuleek istorioaren xehetasun guztiak ulertu ditzaten. Istorioak bi soldaduen arteko laguntasun-istorioa kontatzen du, denboran atzera eginez, horietako baten kanpo-ahotsaren bidez, eta Munduko Gudan girotua.


Aleksander Scherel, Radio Moscu irratiko zentzuratutako artxiboak aurkitu zituena, duela urte batzuk hil egin zen, eta Cambio de rumbo Espainian emango da, Hans-Joachim Schlegel irakaslearen laguntzari esker, Errusiako eta Ekialdeko Europako zinean aditua den historiagilea eta teorikoa. Schlegel jaunak hainbat liburu argitaratu du Eisenstein eta Tarkovski-ri buruz. Hain zuzen ere, Andrei Tarkovski-rekin zuzenean egin zuen lan, azken hura Berlinera etorri zenean, "Esculpir en el tiempo" liburua osatzeko. Ondoren, Schlegel izan zen aipatutako lana alemaneraz itzuli zuen lehenengoa. Hans-Joachim Schlegel-ek zikloak antolatzen lagundu du eta Berlin, Venezia, Montreal, Oberhausen, Nyon, Leipzig eta Almatyko zinemaldien epaimahaiaren kidea izan da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa