(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


2006. urtean ia 190.000 aitorpen telematiko egin ziren Nafarroako Zerga Ogasunean, alegia, %50 gehiago iazkoarekin konparatuta

osteguna, 2007.eko otsailak 22

BEZ bezalako zergetan Nafarroako zergadunen %51ak baliabide elektronikoak erabiltzen ditu bere aitorpenak egiteko



2006. urtean ia 190.000 aitorpen telematiko egin ziren Nafarroako Zerga Ogasunean, alegia %50 gehiago iazkoarekin konparatuta.PFEZ konturako Zatiketa eta Atxikipenen prestazioen eta ordainketen kopurua nabarmena izan arren, bereziki aipatzekoa da BEZ zergari buruzko atala. Bertan, erabiltzaileen %51ak baliabide elektronikoak erabili ditu bere aitorpenak aurkezteko. Ehuneko hori ia %70era iritsi da, lanaren eta lan-jardueren kargurako aitorpenetan (190 eredua).


Bestalde, aipatu behar da 2006. urtean, aitorpenen kanpo aurkezpenak egiten eta hirugarrenen ordezko zergak ordaintzen lagundutako pertsonek eta erakundeek (aholkularitzak, gestoriak, abokatuak eta sektoreko bestelako profesionalak) ordainketak sistema berri baten bidez egin dutela. Sistema honakoan datza: Zerga Ogasunaren bidez, bide telematikoaren bitartez zergadunen kontuen aurkako ordainketa-aginduak bidaltzean. Une honetan Caja Navarra, Caja Laboral Popular, Caja Rural de Navarra eta La Caixa erakundeek onartu dute ordainketa-era hau. Hala ere, Nafarroako Zerga Ogasunak gainontzeko finantza erakundeak zerbitzu hau ezagutzera eta aplikatzera gonbidatu ditu, oso erosoa eta segurua den ordainketa metodo hau zabaldu dadin.


Iazko ekainetik erregistro telematikoa ezarri ondoren, instantziak eta errekurtsoak eta jakinarazpenak Interneten bidez aurkeztu daitezke. Ondorioz, Nafarroako Zerga Ogasunak eskainitako zerbitzuen aukera zabaldu nahi du. Horri dagokionez, hurrengo astetan, Garraiobide zehatz batzuen gaineko Zerga Bereziaren auto-likidazioak aurkeztuko dira (ibilgailuen matrikulazioak) eta 2007. urteko erdialderako, Ondare-Eskualdaketen gaineko Zergen eta Dokumentutako Egintza Juridikoen aitorpenak metodo honen bidez aurkeztea eta ordaintzea lortu nahi da.


Internet erabiltzeari esker, zergadunek euren zergak ordaintzeko prozesua arintzen du, ez direlako bulegoetara joan behar, ordutegien menpe egon, denbora luzez zain egon eta bestelako eragozpenei aurre egin behar. Horretarako, bakarrik sinadura elektronikoko ziurtagiria lortu behar da. 2006. urte amaiera arte, bakarrik Diruaren eta Zerga-Zigiluaren Fabrika Nazionalak egindako sinadura digitala zutenek bakarrik aitorpenak aurkez zitzaketen. Baina 2007. urtetik aurrera, sinadura elektronikoa (bestelako ziurtagiri erakundeek egina, esaterako, Merkataritza Ganbera, Abokatuen Elkargoak, edo Ziurtagiriaren Notario Agintaria), edo N.A.N. elektroniko berria dutenek euren zergak Interneten bidez ordaindu ahal izango dituzte.


Bere web orrian (http://hacienda.navarra.es) Nafarroako Zerga Ogasunak, interes orokorreko hainbat prestazio eskaintzeaz gain (zergei buruzko araudia, kontsultak, laguntza programak, izapideei buruzko aholkularitza...) informazio xehekatua aurkezten du Diruaren eta Zerga-Zigiluaren Fabrika Nazionalaren sinadura digitaleko ziurtagiria lortzeko prozedurari buruz, izan ere, Nafarroako Gobernuak aipatutako erakundearekin ziurtagiria lortzeko hainbat identifikazio jarduera hitzartu du. Horietako edozein sinadura digitalarekin zenbait zerbitzu eskura izango da, besteak beste: tratutako datuen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatu behar diren zerbitzuetan sartzea, datu fiskalak lortzea edo ziurtagirien askotariko ereduak deskargatzea.


Jabetza Erregistroen Hitzarmena sinatzea


Otsailaren 14an, Madrilen, Hitzarmen bat sinatu zen Nafarroako Zerga Ogasunaren eta Espainiako Jabetza, Ondasun Higigarriak eta Merkataritzako Ondasunen Erregistroaren Elkargoarekin. Hitzarmen horren helburua zergak hobeto eta eraginkortasun handiz kudeatzea eta iruzur fiskalaren aurkako oinarrizko erreminta bat erabiltzea da. Ondorio horretarako, Nafarroako Zerga Ogasuna Jabetza Erregistroetara sartu ahal izango da, arlo horietan existitzen diren datu-baseak kontsultatzeko sistema telematiko baten bidez.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa