(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Sanz Presidenteak Tuterako Ekialdeko Saihesbide berria inauguratu du

osteguna, 2007.eko otsailak 22

A-68 errepidea Ebroko Ardatzarenarekin konektatuko du (NA-134), Tuterako hiri gunea zeharkatu beharrik izan gabe


Ekialdeko Saihesbidearen inaugurazioa

Agintariak Ebro gaineko zubi berrian. Turera atzean.


Nafarroako Gobernuaren Presidenteak, Miguel Sanz Sesma, goiz honetan Tuterako Ekialdeko Saihesbidea inauguratu du. Bertan, 18,2 milioi euro inbertitu dira.


Azpiegitura berriaren helburua Ebroko Autobia (A-68) eta Ebroko Ardatza (NA-134) konektatzea da, Tuterako hiri gunetik igaro behar ez izateko.


Bideak 5,9 km luzera ditu, eta hegoaldetik, Fontellasera sartzeko elkargunetik abiatzen da (A-68, Ebroko Autobia, N-232 errepide zaharra) eta iparraldean amaitzen da, Ebroko Ardatza (NA-134) eta Tutera-Ejea de los Caballeros (NA-125) errepideen bidegurutzean.


Ebro ibaia gainditzeko, bost baoko eta 360 metro luzerako zubi bat eraiki da, 13 metro luzera duen taula batekin.

Ekialdeko Saihesbidearen ibilbide guztiko sekzio tipoak (zubia barne) norabide bakoitzerako 3,5 metroko bide bana eta 2,5 metroko bazterbideak ditu albo bakoitzean. Aipatutako zubiaz gain, Ekialdeko Saihesbideak beste goiko bi pasabide ditu Cañada Real Montes del Cierzo eta Zaragoza-Castejoneko trenaren bidegurutzeak gainditzeko.

Bestalde, NA-126 errepideko bidegurutzea (Cabanillas-Fustiñana) maila desberdinean kokatutako lotura baten bidez gainditu da, hartara, errepidea Saihesbide berriaren gainetik pasako da. Trena eta Ebroren gaineko zubiaren arteko pasabidean bete lotura bat eraiki da, Tuterako ur tratamenduen EDAR zubira sartu ahal izateko.


Inaugurazio zintaren mozketa.

Lanak Construcciones Mariezcurrena enpresari adjudikatu zitzaizkion 2005eko abuztuan, 18.218.542 eurotan eta 18 hilabeteko epearekin.

Erriberako hiriburua onura gehien lortuko duena izango da, izan ere, azpiegitura horri esker, egungo bideetatik, egunero hiri gunetik dabiltzan 3.800 auto eta 700 kamioietatik ugari kenduko dituelako, eta ondorioz, oinezkoen segurtasuna, gehiegizko zarta, eta laburbilduz, Tuterakoen bizi kalitatea hobetuko da.


Era berean, eraikuntza berri horrekin inguruko ekonomiaren alde egingo da, Ebroko eta Mediterraneoko ardatzekin oso ondo konektatuta izango delako.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa