(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


García Malo kontseilariak adineko pertsonen egoeraren diagnostikoa eta Sustapen eta Laguntza Plana garatzeko proposamenak aurkeztu ditu

ostirala, 2007.eko otsailak 23

Gizarte Ongizatea, Kirola eta Gazteria Departamentuko kontseilariak, María Isabel García Malo, adineko pertsonen egoeraren diagnostikoa eta Adineko Pertsonen Sustapen eta Laguntza Plana aurkeztu ditu gaur goizean (2. Plan Gerontologikoa).


García Malo kontseilaria, diagnostikoaren aurkezpenean.

García Malo kontseilaria, diagnostikoaren aurkezpenean. ( irudia handitu )

Diagnostiko hau egiteko, "Antares Consulting" enpresak egina, Gizarte Zerbitzuetarako Foru Legalaren funtsezko printzipioak hartu dira kontuan, Nafarroako Parlamentuak 2006. urteko azaroan onetsita. Besteak beste, norberaren, familiaren eta taldeen autonomia sustatzea, eta mendekotasunak eta oinarrizko baliabide ezak eragindako premiei aurre egitea dira helburu nagusiak. Halaber, lege horren arabera botere publikoek gizarte zerbitzuak bermatu behar dituzte, sistemak funtzionatzeko eta koordinatzeko beharrezko giza baliabideak eta baliabide finantzarioak araupetuz eta ekarriz, eta gizarte zerbitzuen esparruan jarraitu beharreko helburuak, estrategiak, politikak eta arauak antolatu behar dituzte.


Aurkezpeneko entzulegoa

Aurkezpeneko entzulegoa. ( irudia handitu )

Horretaz gain, gizarte arazoak eta horien kausak ezagutzeko erabili beharko diren tresnak eta jarduerak ere antolatu beharko dira. Helburu horretarako, beharrezko aldaketei aurre egin beharko zaie, aldian aldiko ebaluazioaren arabera. Hori guztia aurrera eramateko tresnetako bat plan sektorialak dira, eta esparru horretan bertan kokatzen da Adineko Pertsonen Sustapen eta Laguntza Plana. Diagnostikoa egin ondoren, aurrekusi da Plana 2007ko azaroan amaitzea.

Dokumentazioa:
Albiste osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa