(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak alertaren lehen maila aktibatu du uholdeengatik astelehena, 2007.eko apirilak 2

Errepide ugari moztu dira uholdeengatik edo ur-putzuengatik Nafarroaren erdialdean


Nafarroako Gobernuak, gaur arratsaldean, 18:00etan, Uholdeen aurreko Larrialdi Planaren 0tik 3rako eskalan 1. maila aktibatu du (0 egoera edo alerta aurrekoa; 1. egoera edo lehen alerta; 2. egoera edo alerta laranja; eta 3. egoera edo alerta nazionala), gaur, astelehena, uholdeak, biztanleria zibilari arazo larriak eragin ez arren, foru-erkidegoko hegoaldeko erdiko ibar-basoetara eta ur-ibilguen hurbileko inguruetara orokortu baitira.


Errepide ugari, horietako lau sare nagusikoak, moztu egin dira 19:00etan euri-denboraleak eragindako uholdeengatik edo lur-jausiengatik. Arazo gehien dituzten inguruak Erriberriko Merindadea, batez ere Tafalla hiriaren inguruan, eta Cidacos eta Arga ibaien arroak eta Iruñea ingurua dira, bai Arga ibaiaren ondoan zein Sadar eta Elorz ibaiadarren inguruetan.


Errepideen egoerari buruzko informazio eguneratua Nafarroako Gobernuaren interneteko atarian ikus daiteke, www.navarra.es, baita 900-400 100 doako informazio-zenbakian ere.


Uholdeengatik moztutako errepide nagusiak hauek dira: NA-30, Landabeneko sarrera; Iruñeko ingurabidea (PA-30), Mutiloaren parean; Iruñea-Tutera errepidea (N-121), Tafallako iparraldeko eta hegoaldeko sarbideetan; eta N-113, Iruñea-Madril, joan den asteazkenetik Castejónen moztuta dagoena, Ebro ibaiaren bi euste-dike puskatu ziren eta.


Tafallan sartzeko NA-132 errepidea, Zangoza-Tafalla-Lizarra, errepidea erabiltzea gomendatzen da, ezinezkoa baita hiri horretara N-121 Iruñea-Tutera eta A-15 Nafarroako autobidea erabiliz sartzea.


Hauek dira uholdeengatik moztuta dauden bigarren mailako errepideak:


NA-124, Caparroso-Zarrakaztelu, puntu honetan: PK 1+800.
NA-666, Allo-Sesma, en el PK 1.
NA-2316, Zulueta, A-21aren azpiko igarobidea PK 10 puntuan.
NA-2410, Sakana. Uharte Arakilen parean moztuta.
NA-5301, Beire, PK 2 eta 3+500 bitartean.
NA-5330, Pitillas-Santakara-Mélida, PK 4 eta 6 eta 11+500 bitartean.
NA-6020, Artederreta-Martzilla (I), puntu honetan: PK 16+200.
NA-6100, Artederreta-Martzilla (II), puntu honetan: PK 28+500 (Vergalijo).
NA-6120, Lerin-Berbintzana, puntu honetan: PK 4+750.
NA-6140, Tafalla-Miranda Arga, puntu honetan: PK 13.
NA-7410, Oko-Otiñano, PK 5+560 (Sorladako bidegurutzea) eta 7+160 (NA-129ko bidegurutzea) puntuen artean.
NA-7451, Murieta-Oko, puntu honetan: PK 0+200.


Ur-putzuengatik arazo larriak dituzten bigarren mailako errepideak hauek dira:



NA-115, Tafalla-Azkoien-Rincón, puntu hauetan: PK 0+600, 1+150 eta 9+500.
NA-132-A, Lizarra-Gasteiz, puntu hauetan: PK 11 eta 16tik 18ra.
NA-134, Ebroko ardatza, puntu honetan: PK 72. NA-411, A-15-Ostitz, puntu honetan: PK 18+300.
NA-601, Campanas-Lerin, PK 23 puntutik aurrera.
NA-700 Iruñea-Lizarra (Etxauritik), Ororbia eta Ibero bitartean.
NA-5200, Ribaforada-Cortes, puntu honetan: PK 3+100.
NA-6030, Mendigorria-Tafalla, Tafalla eta Artaxoa bitartean.
NA-6130, Larraga-Berbintzana, puntu honetan: PK 3+500.
NA-6140, Tafalla-Miranda Arga, PK 14+900 eta 15+100 bitartean eta 17+250 puntuan. NA-6341, Deikaztelu (Lizarrako sar.), puntu honetan: PK 4.
NA-7010, Asterain-Irurtzun, puntu honetan: PK 8.
NA-7015, Zizur-Beraskoain, puntu honetan: PK 7+500.
NA-7110, Etxauri-Orendain, puntu hauetan: PK 11+800 eta 7+150.


Nafarroako hiriburuko errepideen sarean ere arazoak daude, eta udaltzaingoak bigarren mailako hiri-errepide batzuk moztu egin ditu uholdeak direla eta.


Uholdeen aurreko Larrialdi Planeko Koordinazio Organoaren bilerak


Javier Caballero Martínez Lehendakaritza, Justizia eta Barne Arazoetako kontseilariaren zuzendaritzapean, gaur arratsaldean, 18:00etan, Nafarroako Uholdeen aurreko Larrialdi Planeko Koordinazio Organoa bildu da, eta baliabideen mugikortasunaren maila alerta aurreko egoeratik (0/4) lehen arretara (1/4) aldatzea erabaki du. Hori dela bide, Larrialdietarako Nafarroako Agentziaren baliabideen kopuruak (suhiltzaileak eta Sos Navarra 112 larrialdien koordinaziorako zentroa), Foru Poliziak, Guardia Zibilak eta Errepideak Zaintzeko Zerbitzuaren baliabideek gora egingo dute.


Horrez gain, Uholde Planaren Koordinazio Organoak, gaur goizean Sos Navarra 112k sortutako koordinazio-organo iraunkorrari eusteaz gain (hauek barruan daude: ANE, Foru Polizia, Guardia Zibila, Iruñeko Udaltzaingoa eta Errepideak Zaintzeko Zerbitzua), presako bidetik makina astunak kontratatzea erabaki du, datozen orduetan gainezka egin dezaketen ibai tarteetan erabiltzea beharrezkoa izan daiteke eta.


Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren aurreikuspenen arabera, Argaren Iruñeko tarteak, Aragoiren Caparrosoko tarteak eta Egaren Lizarrako tarteak gaur arratsaldean eramango dute ur gehien.


Hala ere, Arga ibaiak Etxaurin gaur gauerdian eramango du ur gehien, eta bihar, astearteko lehen orduan, Funesen eta herri horretatik behera. Bestalde, Ega ibaiak gaur gauerdian eramango du ur gehien Andosillatik aurrera. Aragoi ibaiaren azken zatian datozen orduetan egongo dira arazoak, eta Ebroren kasuan, ur-bolumena bikoiztu egin daiteke bihar eguerdian (2.500 m3/seg. baino gehiago).


ANEk aurreikuspenen arabera kalte gehien jasango dituzten herrietako toki erakundeei abisua eman die neurri egokiak har ditzaten ibar-baso eta ibaien inguruetan gertatuko diren uholdeen eraginez kalte pertsonal edo material garrantzitsurik egon ez dadin.


Oharrak:
1. www.navarra.es atariko "Berriak" atalean, gaur arratsaldean, 18:00ak inguruan, uholdeek kaltetutako inguruen aireko argazkiak jarriko dira.
2. Telebistek 18:00etatik aurrera jaso ditzakete inguru horietako aireko irudiak. Harremanetarako: Fase 3, tfnoa. 948-291617.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa