Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako errepidetan, hirikoetan zein hiri artekoetan, 2007. urteko lehenengo hiruhilekoan, bederatzi hildako izan dira, hau da, iaz baino %35,1 gutxiago (14 hildako) eta Barneko Zuzendaritza Nagusiak estatistika hau 2001. urtetik abian jarri zuenetik izandako kopururik baxuena (27 hildako 2001ean; 20 2002an; 16 2003an; 15 2004an; 20 2005ean; eta 14 2006an).
Nafarroako Gobernuak hurrengo bilkuran uholdeek eragindako kalteak ebaluatzeko batzorde bat sortuko du. Kalte nagusienak Erdi Zonaldean eta Erriberan eman dira.
Gobernuaren presidenteordeak, Francisco Iribarren, eta GZEN-ren zuzendari nagusiak, Fidel Ferreras, erabakia sinatu dute.
1,95 milioi euro emango dira proiektuaren alde egiteko, prestakuntza programa eta teknikoen kudeaketa barnean