Castellano | Euskara | Français | English
Kalte garrantzitsuak izan dituen ezaugarri hauetako planta bakarra da, 40.000 eta 50.000 euro artean baloratuta
Kultura eta Turismo kontseilariak, Juan Ramón Corpas Mauleón, eta Turismo Departamentuko zuzendari nagusiak, Carlos Erce Eguaras, gaur goizean prentsaurrekoan Turismo Gala aurkeztu dute. Hura hurrengo asteartean antolatuko da, hilak 17, 20:00etan, Baluarte Auditorioan. Ekitaldi horretan, "Nafarroako Erresuma" sariak entregatuko zaizkio Iruñeko Udalari, Nafarroako Ostalaritza Enpresaburuen Elkarteari, Tuterako Volatín Ordenari, Sagrario Goñi Michelena andreari, Tuterako 33 Jatetxeari eta Entre Vinos Turismo Enologikoko Agentziari. Horretaz gain, aipamen berezia egingo zaio Miguel de la Quadra jaunari Foru Komunitatea beste esparruetan zabaltzearen alde egindako lanarengatik.
Nafarroako Gobernuaren Presidenteak, Miguel Sanz Sesma, gaur Otsagabiako Hirugarren Adineko Egoitza inauguratu du. Bertan, 29 plaza eskaintzen dira lagunduriko egoiliarrentzat eta eguneko egonaldiko beste hamar gehiago. Aipatutako egoitza eraikitzeko eta hornitzeko Foru Exekutiboa 1,7 milioi euroko diru-laguntza bat eman du, 2,3 milioi euroko aurrekontu baterako. Ekitaldian Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, María Isabel García Malo, izan da ere.
Armendariz kontseilariak nabarmendu du Foru Komunitateko langabetuak lana topatzeko aukera gehien dituzten Espainiako langabetuak direla