(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak ontzat eman du IDAE erakundearekin izenpetutako lankidetza hitzarmena energiaren aurrezpena eta eraginkortasuna sustatzeko

astelehena, 2007.eko apirilak 16

Nafarroako Gobernuak, gaurko osoko bilkuran, ontzat eman du Energia Dibertsifikazioaren eta Aurrezpenaren Erakundearekin izenpetutako (IDAE) 2007. urteari dagokion lankidetza hitzarmena, Foru Komunitatean Energiaren Aurrezpena eta Eraginkortasuneko Estrategiaren 2005-2007 Jarduera Plana abian jartzeko. Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko kontseilariak, José Javier Armendáriz Quel hitzarmena sinatu du.


Lankidetza hitzarmen honetan aurreikusitako jardueren multzoak 3,73 milioi eurotako diru-laguntzak jasoko ditu. Horietatik 3,48 jarduerak diruz laguntzeko erabiliko dira eta gainontzekoak, berriz, programa kudeatzeko gastuetarako.


IDAE Estatuko enpresa publiko bat da eta honako eginkizun hauek ditu: neurriak hartzea eta azterketak egitean energiaren kontserbazio, aurrezpen eta digertsifikazio maila egokia lortzeko herri administrazioen eta enpresa publikoen lankidetzaren bidez.


IDAE erakundeak helburu hauetarako erabiltzen dituen funtsak Estatutako Aurrekontu Orokorretatik datoz. Aurreikusitako jarduerak euren energia kostuak hobetu nahi dituzten zerbitzu publikoetako enpresei eta erakundeei zuzentzen zaizkie. Jarduera horiek autonomia komunitatearen lankidetzarekin garatzen dira, eta Nafarroaren kasuan, Gobernuaren bost departamentuek hartzen dute partean, programa-motaren arabera: Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lana; Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura; Tokiko Administrazioa; Ingurumen, Lurraldearen Antolamendua eta Etxebizitza, eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazioak.


- Industria arloan, aurreikusitako jarduerak bi motatakoak dira: Ikuskaritza energetikoak esku-lanetako industrietarako eta laguntza publikoak industria enpresetarako energia eraginkortasun handiagoko hornikuntza eta instalazioak ordezkatzeko inbertsioak sustatzeko. Bi jarduera horiek 877.000 euroetako partida baten diru-laguntza jaso dute, eta horietan Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentua lankidetza lanetan aritu da.


- Garraio arloan, jarduerek 427.000 eurotako diru-laguntzak jaso dituzte eta hiru esparru hauetan garatu dira:



  1. Hiri mugikortasun iraunkorreko planak hirian mugitzeko ohiturak ordezkatzeko, kontsumo gutxiagoko garraiobideen eta bizikletaren erabileraren sustapenaren aldeko joerarekin.

  2. Enpresa garraioetarako planak, prozesu honetan energiaren aurrezpena sustatzeko helburuarekin, kostu energetiko gutxiagoko eta okupazio handiagoko baliabide kolektiboen sustapenaren bidez, okupazio gutxiko ibilgailu pribatuaren erabileraren kalterako.

  3. Errepideko garraioko ibilgailuen kudeaketa, horien eraginkortasun energetikoaren ikuskaritzen eta kudeaketa sistema berrien ezarpenaren bidez.

  4. Turismoen eta industria ibilgailuen gidatze eraginkorra.

  5. Ibilgailuak berritzea.

- Etxebizitza arloan, aurreikusitako jarduerek bi alderdietan sortzen dute eragina: existitzen diren eraikinen inguratzaile termikoa birgaitzea eta berogailuen eraginkortasuna hobetzea. Jarduera hauek diruz laguntzeko, hitzarmenak 1,15 milioi eurotako gastu bat aurreikusi du.


- Hornikuntzen arloan, hitzarmenak bi jarduera mota aurreikusi ditu: etxeko gailuen Renove Plana eta kontagailu elektrikoak ordezkatzea. Horretarako, 902.563 euroko gastu bat aurreikusi da.


- Zerbitzu Publikoen arloan, jarduerak kanpoko argi publikoak ordezkatzeari eta helburu horretarako azterketa eta ikuskaritzei zuzenduta daude, 66.000 eurotako gastuko partida batekin.


- Nekazaritza arloan, nekazaritza eta abeltzaintza lanetan energia eraginkortasunez erabiltzeko teknikak sustatzeko laguntzak aurreikusi dira, 31.464 eurotako diru-laguntzekin.


- Eta, azkenik, transformazio energetiko arloan, diruz laguntzeko jarduerak energiaren kogenerazioarekin lotuta daude eta helburu horretarako bideragarritasun azterketetan eta energia ikuskaritzetan eta kogenerazioaren garapen potentzialean oinarritzen dira.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa