(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Presidenteak jakinarazi du automobilgintzako kluster bat sortuko dela Nafarroan osteguna, 2007.eko apirilak 19

Gaur Iruñean "Lehiakortasuna, berregituratzea eta aldaketaren kudeaketa Europako automobilgintza sektorean" izeneko Europako hitzaldia inauguratu du, 175 adituren parte-hartzearekin


Imagen de la inauguración de la conferencia.

Inaugurazioaren irudia. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuaren Presidenteak, Miguel Sanz Sesma, gaur jakinarazi du Nafarroan automobilgintzako kluster bat (enpresa lankidetzaren sarea) sortuko dela, lehiakortasuna bultzatzeko eta autobilgintzako Nafarroako industria sustatzeko. Horrela adierazi du "Lehiakortasuna, berregituratzea eta aldaketaren kudeaketa Europako automobilgintza sektorean" izeneko Europako hitzaldiaren inaugurazioan. Bertan, 175 aditu Iruñean bildu dira sektorearen etorkizunari buruzko gogoetak egiteko eta ideiak aurkezteko.


Sanz Presidenteak azpimarratu du "sektorearekin lotutako sektore guztiak lankidetza sareen garapeneko eredu berrian inplikatu behar direla, automobilgintzako industriaren osagarrizko lehiakortasun abantailak sortzeko helburuarekin". Horri dagokionez, Nafarroako Gobernuaren Lehendakariak esan du "askotan lankidetzatik sortzen den berrikuntza, XXI. mendean, elementu bereizgarri bilakatu dela eta horri esker balio erantsia eman dakieke enpresei eta bere produktuei, bere erakunde eta instituzioei, eta laburbilduz, herri edo herrialde baten ekonomiari. Berrikuntzak, azken finean, sektore ekonomikoak ez ezik, pertsonen bizi-maila ere definituko du".


Hitzaldian 175 adituek hartu dute parte

Hitzaldian 175 adituek hartu dute parte. ( irudia handitu )

Automobilgintzako kluster nafarrak 166.000 euroko aurrekontu bat izango du eta sektorea biltzen eta koordinatzen duen erakunde moduan gauzatuko da. Enpresen arteko lankidetza zabaldu eta enpresen, agente eta beste kluster nazional eta europarren arteko lankidetza proiektuak sustatu nahi da. Horrela, Nafarroako automobilgintzako sektorea beste foru nazionaletan eta nazioartekoetan sustatuko da eta proiektu estrategikoak abian jartzea bermatuko da.


Era berean, lan harremanetako sektore-foro iraunkor batek klusterrari lagunduko dio. Foro horretan Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioak (CEN) eta UGT eta LK sindikatuek hartuko dute parte, eta helburua honakoa izango da: lan harremanen jarrerak koordinatzea eta bat egitea eta ondoren negoziazio kolektiboko hitzarmen desberdinetan artikulatu daitezkeen akordioak gauzatzea.


Nafarroako automobilgintza klusterrak finantzazio publikoa (%33) eta pribatua (%66) izango du eta Nafarroako Berrikuntza Agentziaren buruzagitzaren bidez garatuko da. Ondoren, ekimen pribatuak kudeatuko du. Halaber, Nafarroako Automobilgintza Sektorearen Plan Estrategikoa garatzeaz arduratuko da. Plan hori, astelehenean aurkeztu zen, eta 4,4 milioi euroko aurrekontua jaso du Nafarroako automobilgintzaren industria sendotzeko helburuarekin.


Europako Hitzaldia eta Plan Estrategikoa ICARO Innovation CAR Opportunity Proiektuaren barne daude. Helburua honakoa dute: aurrerapeneko estrategia berritzaileak garatzea esparru erregionalean, automobilgintzako sektorearen aldaketa ekonomikoari eta berregituratzeari aurre egiteko. Nafarroako Gobernuaren Laneko Zuzendaritza Nagusiak sustatutako ekimen horren helburua sektore honen lehiakortasuna eta enplegua mantentzea da, egileen arteko lankidetza erregionalaren eta tranasnazionalaren bidez. ICARO Proiektua Nafarroa eta automobilgintza industria duten beste Europako bi herrialdetan garatzen da: Basilicata (Italia) eta Setúbal Penintsula (Portugal).


Hitzaldia gaur amaituko da 18:15ean, Baluarte Auditorian entregatuko diren ICARO Sariak-Nafarroako Kutxa sariekin. Ekitaldi horretan Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko kontseilariak hartuko du parte, José Javier Armendáriz Quel.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa