Castellano | Euskara | Français | English
Zortzi lagun hil ziren apirilean trafiko istripuan Nafarroako herri barruko eta herriz kanpoko errepideetan. Hala, urteko lehen lau hilabeteetan 17 lagun hil dira. 2006. urteari dagokionez (21 hildako urtarril eta apirila bitartean), Foru Erkidegoan trafiko istripuetan hildakoen kopurua %19 jaitsi da.
Bihar, ostirala, hilak 4, Nafarroako Gobernuak Kirola eta Gazteriako Nafarroako Institutuaren bidez antolatutako "Alkohola eta gidatzea" bide-segurtasuneko X. gazte kanpaina hasiko da Iruñan. Xedea da gazteen artean erantzukizuneko jarrerak sustatzea alkoholaren kontsumoaren aurrean, gidatzeari eta trafiko istripuei dagokienez.
Nafarroako Gobernuko eta Ekonomia eta Ogasun kontseilari Francisco Iribarren Fentanes, "Europa, guztion artean eraikitako errealitatea" erakusketaren hasierako ekitaldira etorri da gaur goizean. Ekitaldia Iruñeko Civican eraikinean (Pio XII. etorbidea, 2) izan da, Erromako Itunaren 50. urteurrenaren omenez Nafarroan egiten ari diren jardueren artean. Hain zuzen, gaur egungo Europar Batasuna sortzeko lehen urratsa izan zen ituna. Erakusketa Nafarroako Gobernuak antolatu du Nafarroako Unibertsitateko Europako Ikerlanen Zentroaren eta Caja Navarraren laguntzarekin.
Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Zentro Europarrak (CEIN), Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Sailera atxikitako sozietate publikoak, joan den urtean, 2006an, Nafarroan 109 enpresa berri sortzen lagundu zuen eta, horrela, 208 enplegu berri sortu dira. Horixe adierazi dute gaur José Javier Armendáriz Quel Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariak eta Carmen Leza Villar CEINeko zuzendariak, 2006ko emaitzen balantzea aurkezterakoan.