(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernua proiektu berriak idazten hasi da 1.570 etxebizitza babestu eraikitzeko osteguna, 2007.eko maiatzak 10

José Andrés Burguete Torres Ingurumen, Lurralde-antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak eta Jesús Javier Ascunce Elizaga Lurralde-antolamendu eta Etxebizitzaren zuzendari nagusiak etxebizitza babestuen kanpaina berriaren gidalerroak aurkeztu dituzte. Horien sustapena Viviendas de Navarra (VINSA) sozietate publikoaren esku egongo da. Kanpainan 1.570 etxebizitza babestu egingo dira (babes ofizialekoak araubide berezian eta orokorrean, eta prezio tasatukoa). Horietako 731 salerosketa modalitatean sartuko dira, eta 839 alokatzeko izango dira, batez ere, eskatzaile gazteenei zuzenduta.


Etxebizitzaren Babes Publikoari buruzko ekainaren 24ko 8/2004 Foru Legeak (10. artikulua) eta urtarrilaren 9ko 4/2006 Foru Dekretuak gazteei zuzendutako programak bildu dituzte. Hitzez hitz, hurrengoa diote: "Nafarroako Gobernuak eta Udalek etxebizitza babestuak sustatuko dituzte gazteei zuzendutako programa zehatzen barruan. Horietan, neurri egokia duen etxebizitzaren hasierako alokairuaren ostean, geroko aukera hauetakoren bat bilduko da: alokatutako etxebizitza erosteko aukera, alokairua esleitzeko unean zeuden inguruabar pertsonal eta ekonomikoak asko aldatu ez badira, edo beste etxebizitza babestu bat jabetzan esleitzea, lurzoru publikoari buruzko sustapenetan etxebizitza berriz hartzen dutenentzat ezarritako erreserben bidez, eta kasuan kasuko etxebizitza mota eskuratzeko eskatutako gutxieneko betekizunak betetzen direla egiaztatu ondoren".


VINSA sozietate publikoak proiektuen idazketa-lehiaketa abiatu du, eta horiek aurkezteko epea udaren amaieran bukatuko da. Horrela, 2008an, 1.570 etxebizitzak esleitzeko kanpaina egin ahal izango da. Lehiaketaren helburua "etxebizitza arloan konponbideak ematen jarraitzea" da.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa