Castellano | Euskara | Français | English
Toki Administrazioko Departamentuak proposatuta, Nafarroako Gobernuak erabaki bat hartu du. Beraren bidez, ontzat eman du Foru Komunitatean martxoan eta apirilean izandako uholdeek kaltetutako toki erakundeen zerrenda.
Miguel Sanz Sesma presidentea buru zuelarik, Nafarroako Gobernuak ohiko bilkura egin du gaur. Bertan onetsi diren gaiak kontsultatu nahi izanez gero, ondoko artxibo hau deskargatzen ahal duzu.
Nafarroako ekonomian, 2007ko lehenengo hiruhilekoan, Barne Produktu Gordinak (BPG) %4,2ko hazkuntza izan zuen, iazko hiruhileko berberarekin alderatuta, Nafarroako Hiruhileko Kontabilitatearen datuen arabera, Nafarroako Estatistika Erakundeak emana. Espainian, hazkuntza %4koa izan da aldi berberean.
Nafarroako Gobernuaren Presidenteak, Miguel Sanz Sesma, gaur arratsaldean Nafarroako 2008-2011 Hirugarren Plan Teknologikoa aurkeztu du. Aipatutako planerako 228,96 milioi euro inbertitu dira eta hura egiteko prozesuan Nafarroako berrikuntza enpresetako 120 ordezkarik eta teknikarik hartu dute parte.
Nafarroako Gobernuak Foru Legeko Proiektu bat ontzat eman du. Beraren bidez, Nafarroako Iparraldean izandako azken uholdetako kaltetuen aldeko neurriak ezarri dira eta ondorio horietarako emango diren laguntzak 8,72 milioi eurotan zehaztu dira. Aipatutako kopurutik, 4.136.000 euro Tokiko Administrazio Departamentuko premietarako izango dira; 2.584.000 euro Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamenturako; 700.000 euro Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamenturako; eta 300.000 euro Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamenturako.