Castellano | Euskara | Français | English
Sanz Presidenteak aipatu du Fernando Puras izangai sozialistarekin izandako lehenengo bileran eskaintza “zabala” egin diola, Gobernua eratzeari eta bestelako erakundeetan parte hartzeari dagokionez. Horrela adierazi du gaurko eguerdian eskainitako prentsaurrekoan.
Huescako Pyrene ekoizpen etxeak zortzi DVD argitaratu ditu “Navarra: tradiciones y costumbres” (Nafarroa: tradizio eta ohiturak”) izenburuarekin, Nafarroako Museo Etnologikoaren laguntzarekin 2002 eta 2006 urte artean egina. Guztira Nafarroako etnografiari buruzko 38 dokumental argitaratu dira. Horietatik 27 ekoizpen etxeko eta Museoaren arteko laguntzarekin garatu dira, eta gainontzeko hamarrak, berriz, Lizarrako garapen agentziaren laguntzarekin egin dira, TEDER.
Nafarroako Ingurumen Baliabide Zentroak, Nafarroako Gobernuaren Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari atxikita, aurreikusi du ingurumen boluntarioen lau jardunaldi antolatzea ekainaren asteburuetarako. Jardunaldietan izen ematea doanekoa izango da eta ingurumen boluntarioak sustatzeko eta toki proiektuak koordinatzeko proiektuaren barne hartzen dira. Caja Navarra erakundeak sustatu ditu “Tú eliges: tú decides” ekimenaren bidez.