Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Gobernuaren Presidentea, Miguel Sanz Sesma, gaur goizean agertu da prentsaurreko batean bera buruzagi den alderdia, UPN, Nafarroako Alderdi Sozialistarekin (PSN) hitz egiteko prest dagoela adierazteko, Foru Komunitateko gobernu-akordio bat lortzeko.
Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak, Javier Caballero Martínez, gaur goizean Nafarroako Larrialdietako Agentziako (NLA) bulegoetan, Iruñeko Agoitz kalean, aurkeztu du Nafarroako Gobernuak San Fermin jaietarako antolatutako hiritar segurtasun dispositiboa.
Nafarroako Gobernuak Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren bidez, 96.000 euroko diru-laguntza eman dio Terrorismoko Biktimen Fundazioari, 2007. urteko Nafarroako Gobernuaren kontzeptu gisa. Horrela adierazten da Javier Caballero Martínez kontseilariak onetsi berriko foru agindu batean.
Nafarroako Ondare eta Arte Katedrak antolatu du, uztailaren 17, 18 eta 19rako, arratsaldeko zortzietan, eta doaneko sarrerarekin, hitzaldien ziklo bat "Fitero el legado de un monasterio" erakusketaren testuinguruan, Nafarroako Ondare Historikoaren Kontserbaziorako Fundazioak antolatuta, Nafarroako Gobernuaren babesarekin.