(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"Correpueblos" edizio berri bat iritsiko da berrehun biztanle baino gutxiagoko 69 herritara aurtengo udan asteazkena, 2007.eko uztailak 18

Ostiralean, hilak 20, "Correpueblos" hirugarren edizioa hasiko da, 200 biztanle baino gutxiagoko Nafarroako herrietan garatzen den udako ikuskizunen eta zinemen programa. Hura, irailaren 2a arte, 69 herritara iritsiko da. Bai zine proiekzioak eta bai antzezlanak herrietako plazetan eta pilotalekuetan garatuko dira 22etatik aurrera.


Correpueblos 2007

Correpueblos 2007 edizioaren kartela.

"Ronda de Primavera" eta "Ronda de Otoño" programak bezala, "Correpueblos" Kulturako Zuzendaritza Nagusiak 775 biztanle baino gutxiagoko herrietan eskaintzen dituzten jardueren programa multzokoa da. Kulturako Zuzendaritza Nagusiak bere gain hartzen ditu kontratatutako taldeen eta erakundeen cachearen gastuak, baita hedapenaren eta exekuzioaren zenbatekoa ere.


Parte hartu nahi duten herriek arduradun bat izendatzea besterik ez dute egin behar, taldearekin egoteko, emanaldiaren egunean, beharrezko premia teknikoak prestatzeko eta ebaluazioaren dagokion orria betetzeko. Aurtengo edizioan ontzat eman ziren ezarritako epearen barruan iritsitako eta eskatutako baldintza guztiak betetzen zituzten eskaera guztiak.


Hauek dira aurten "Correpueblos" programan parte hartuko duten herriak: Abaigar, Abaurrea Alta/Abaurregaina, Adios, Aguilar Kodeskoa, Aldatz, Alloz, Arandigoien, Arellano, Arraitz-Orkin, Artabia, Artazu, Artieda, Bakedano, Barillas, Bidaurreta, Biurrun, Cabredo, Ziritza, Desojo, Dorrao-Torrano, Egues, Elkano, Elortz, Eltzaburu, Eratsun, Esparza, Espronceda, Ezkurra, Gabarderal, Galar, Garde, Garralda, Gazolatz, Genevilla, Ihabar, Imarkoain, Labio, Larraona, Larrasoaña, Karrion, Legarda, Lorka, Lukin, Mendaza, Nabaskoze, Oitz, Ollakarizketa, Errezu, Saldias, Getze Ibargoiti, Jaitz, Getze Galar, Sansol, Saratsa, Sorauren, Subitza, Torralba del Río, Torres del Río, Ukar, Undio, Uxue, Urrotz, Urzainki, Uterga, Bidankoze, Villamayor de Monjardín, Zarikiegi, Zubielki eta Zurukuain.


69 egoitzetatik, 24 herrik zine proiekzioak eskatu zituzten eta 45 herrik, berriz, antzezlanak. Eskaera berberean, herrirako egokienak ziren datak eta jarduera garatu nahi zuen hizkuntza adierazi zitzakeen. Eskaera horien arabera, hamabi jarduera garatuko dira euskaraz.


Iaz, "Correpueblos" programak 7.318 lagun bildu zituen. Datu horien arabera, jarduera bakoitzera bildutako lagunen batezbesteko kopurua 100 lagun inguru dira, inolaz ere 200 biztanletik gora egiten ez duten herrietan. Zonaldeen arabera, 3.756 lagun bildu ziren 40 zine proiekzioetan eta 3.562, berriz, 42 antzezlanak ikusi zituztenak. Edizio berri honetarako aurrekontua 110.000,00 euro izan dira, iazko 100.000,00 euroekin konparatuz.


Hauek izan dira aukeratutako antzezlanak: "El Columpio de Wendy", Atikus-ena; "Lo Jimene", Orekarena; "Circonírico", En la Lona-rena, eta "Las Historias del Mulá Nasrudín", Trotacómicos-ena. Hauek izan dira lanak aukeratzeko balorazio irizpideak: lanaren edukia batez ere familia publikoari zuzentzea, plazak eta pilotalekuak bezalako guneetara egokitzea, taldearen esperientzia, eta hornikuntza erabilgarria eta zenbatekoa.


Zineari dagokionez, Movilcine da proiekzioez arduratzen den enpresa, eta eskainitako pelikula guztiak berriak dira: Piratas del Caribe III (2007), Noches en el Museo (2007), Spider-man 3 (2007), Descubriendo a los Robinsons (2007), Mozart-Txakurra (2003) eta Pepper (2004).

Dokumentazioa:
Correpueblos 2007

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa