Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuaren bitartez, Medicus Mundi GGKEari 30.000 euroko diru-laguntza eman dio, Burkina Fason osasun-larrialdiko proiektu bat garatzeko.
Zehazki, nazioarteko larrialdi-proiektua da, Banforako osasun-barrutian meningitis-epidemia batek eragindako gaixotze- eta heriotza-tasak murrizten laguntzeko. Aurten 87 kasu erregistratu dituzte eta heriotza-tasa %9,2koa izan da (8 hildako). Hori gertatu da, batik bat, txerto-stocka bukatu egin zaielako, barruti osoa babesteko baliabiderik ez dutelako eta biztanleak lur emankorragoetara joan direlako.
Gauzak horrela, eskualdeko zenbait komunitatetan biztanle askori ezin izan zaie txertorik eman. Ondorioz, Burkina Fasoko Osasun Ministerioak berak Medicus Mundi erakundeari laguntza eskatu dio, zona horretako biztanle guztiak txertatzeko kanpaina bat aurrera eramate aldera; guztira 115.070 pertsonek jasoko dute txertoa. Nazioarteko giza laguntzari esker, txertatze-kanpaina berehala jarriko da abian eta Banforako barrutian meningitisa hartzeko arriskua murrizteko txertoak eta behar dituzten baliabide guztiak eskuratuko dituzte.