Castellano | Euskara | Français | English
Neurri horren bidez, emariaren handitzeak eragiten dituen uholdeak saihestu nahi da ondoko soroetan
Nafarroako Gobernuak erabaki bat hartu du. Beraren bidez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuari baimena eman zaio 15.377.872 euroko urte anitzeko gastu orokorra konprometitzeko 2007 eta 2011 urte bitarterako, nekazaritza ekologikoari eta abeltzaintzako ingurumen laguntzei dagozkien laguntzak izapidetzeko helburuarekin.
Enkante oinarriaren aurrekontua 891.766,42 eurokoa da
Miguel Sanz Sesma presidentea buru zuelarik, Nafarroako Gobernuak ohiko bilkura egin du gaur. Bertan onetsi diren gaiak kontsultatu nahi izanez gero, ondoko artxiboa irekitzen ahal duzu.
Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran erabaki du "Abiadura Handiko Tren Geltoki Berriaren Guneko eta Iruñeko Tren Geltoki Zaharraren Guneko Garapenari buruzko Plana" izeneko Udalez Gaindiko Eragineko Plan Sektorialaren (PSIS) informazio publikoko aldi berri bat zabaltzea, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak sustatuta.
Nafarroako Gobernuak gaur goizeko bilkuran gaitzetsi ditu ETA banda terroristak Foru Komunitateko eta Euskal Herriko enpresaburuei bidalitako estortsio gutun berriak.
Miguel Sanz Sesma presidenteak gaur Nafarroako Gobernuaren bilkuran jakinarazi duenez, Francisco Iribarren Fentanesek, berak eskatuta, karguak utzi ditu presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilari gisa.
Nafarroako Gobernuak dohaintza bat onetsi du gaurko bilkuran, 253 negatibok eta 40 positibok osatuta, denak Jose Lucea Villarren argazki fondokoak. Dohaintza egilearen alabak egin du, alegia, Mercedes Lucea Martinezek, eta argazkiak Nafarroako Artxibo Orokorrean gordeko dira.