Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Gobernuak, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren bidez, milioi bat euroko diru-laguntzak eman dizkie Erriberako udalei eta ureztatze erkidegoei, martxoan eta apirilean izandako ekaitzek eta uholdeek nekazaritza erabilerako azpiegitura publikoetan eragindako kalteak konpontzeko.
Nafarroako Gobernuaren Kultura eta Turismo Departamentuak 400.000 euroko diru-laguntzak eman ditu Foru Komunitateko liburutegiak 2007. urtean eraikitzeko eta hobetzeko.
Nafarroako Herri Lanen eta Telekomunikazioetako enpresa publikoak (Opnatel) MARTA ikerketa proiektuan parte hartu du (Garraio Sare Aurreratuak dituzten Mugikortasuna eta Automobilgintza). Aipatutako proiektua Industria Garapen Teknologikorako Zentroaren bidez ontzat eman da (CDTI) CENIT programaren barruan (Ikerketa Teknikoko Estrategia Zentro Nazionalak), INGENIO 2010 ekimenaren esparruan, I+G+i arloko lankidetza publikoa – pribatua sustatzeko helburuarekin.