Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Cultur programak, Nafarroako Gobernuaren Kultura eta Turismo Departamentuaren programa, turistari Foru Komunitatean ematen dituen egunak atseginagoak egitea du helburu, eta era horretan, bihar, asteazkena, abuztuak 15, jaieguna denez, kontzertu bat eskainiko du Danserie taldearekin, Xabierren Basilikan. Talde hori XVII eta XVIII. mendetako musika instrumentalean eta bokalean aditua da, eta bere kontzertuetan, barrokoko garaiko tresnen kopiak erabiltzen ditu: piko txirula, trabertsoa, ganba biola edo klabezina.
Hurrengo egunean, osteguna, hilak 16, Marnay sokako laukoteak Oliteko San Frantzisko Elizan ganbara musikako errepertorio bat interpretatuko du, W.A. Mozart, F. Schubert eta Jesús García Leoz-ren lanez osatuta.
Irailaren 2a arte, halaber, bisitatu ahal izango dira Cultur programak Lekunberrin, Bertiz Jaurerrian, Oliten eta Agoitzen eskaintzen dituen pinturako lau erakusketak, eta Leire eta La Oliva monasterioetako bezperetara joan ahal izango da.