(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Cultur programak asteburu honetan "Melodías de Baco", folklorea, musika eta erakusketak eskainiko ditu berriz osteguna, 2007.eko abuztuak 16

Cultur programak, Nafarroako Gobernuaren Kultura eta Turismo Departamentuaren programa, turistari Foru Komunitatean ematen dituen egunak atseginagoak egitea du helburu, eta era horretan, asteburu honetan askotariko ariketa eskainiko ditu Etxaurin, Tuteran, Lekunberrin, Otsagabian, Garesen, Zangozan, Vianan, Lizason edo Iratiko Oihanean.


Ostiralean, abuztuak 17, Etxauriko Otazuko Upeltegietan "Melodias de Baco" lanaren saio berri bat eskainiko du, Roberto Casado eta Sergio Larrión-ekin. Ostiralean ere, Tuterako Castel Ruiz Kultur Etxean, Cultur programaren lehenengo jarduera hartuko da barten, folk kontzertu bat IDDAWC taldearen eskutik.


Larunbatean, abuztuak 18, Cultur programak Nafarroara etorritako turistei, guztira, bost jarduera eskainiko dizkie: dantza folklorikoa Lekunberrin Oberena Dantza-taldearekin; herri kirolak Otsagabian Herri Kiroletako Nafarroako Federazioaren eskutik, Balkanetako musika Garesen Etnotica taldearekin; folk musika Zangozan IDDAWC taldearen eskutik, eta abesbatza-musika Vianan, Orkoiengo San Miguel Abesbatzak eskainita.

Dokumentazioa:
Cultur 2007
Iddawc Tudela
Coral San Miguel
Dodecamerata
Etnótica
Iddawc Sangüesa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa