(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Herri Lan Departamentuak Campanasen gaineko pasabide bat zerbitzuan jarri du trenbide gaienean, trenbide-pasagunea ordezkatzeko asteazkena, 2007.eko abuztuak 29

Egitura berriak etorkizuneko Abiadura Handiko Trena pasatzen uzteko galibo nahikoa du eta Nafarroako trenbide-pasaguneak kentzeko programaren esparruan egin da. Bertan, Sustapen Ministerioaren eta RENFE enpresaren arteko hitzarmen banatan aurreikusitako 44etatik 37 kendu dira


Alba kontseilaria Campanaseko inaugurazioan

Alba kontseilaria inaugurazioaren zinta ebakitzen. Ezkerrean Herri-alanetako zuzendari orokorra eta eskuman Jesús Mª Úriz Amatriáin Tiebas-Muruarte de Retako alkatea. ( irudia handitu )

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko kontseilaria, Laura Alba Cuadrado, gaur goizean Campanas herrian buru izan da gaineko pasabide bat zerbitzuan jartzeko ekitaldian, Zaragoza – Altsasu trenbideko linea gainean.


Egitura honek NA-6000 Etxabakoitz-Campanas errepideko trenbide-pasagunea kentzen du, Campanaseko hirigunean kokatuta, Tiebas-Muruarte de Reta mugartean.


Lana Nafarroako Gobernuak, Foru Komunitate osoko trenbide-pasabideak kentzeko programaren esparruan egin da. Programa hori bi hitzarmenen sinaduraren bidez gauzatu zen, bat Sustapen Ministerioarekin, 1998. urtean, 20 trenbide-pasagune kentzeko, eta beste bat RENFE enpresarekin, 1999. urtean, beste 18 pasagune kentzeko. Azken hori, 2004. urteko eranskin batekin osatu zen, beste 6 pasagune kentzeko agindua barne hartuta. 44 trenbide-pasagune horietaz gain, (aipatutako hitzarmenetan horiek kentzea aurreikusi da), beste bi pasabide existitzen dira Iruñeko Eskualdean. Horiek Iruñeko trenbide-kiribila kentzeko proiektuarekin kenduko dira.

Campanasen kendutako trenbide-pasagunea, dagoeneko aipatutako hitzarmenen esparruan kendutako pasaguneen 37.a da, beraz, kentzeko zazpi besterik ez dira gelditzen. Horietatik hiru exekuzio fasean daude eta hurrengo bi urtetan kenduko dira.
Campanasen gaineko pasabide berriaren irudia.

Campanasen gaineko pasabide berriaren irudia. ( irudia handitu )

Campanaseko proiektua


Gaur inauguratutako azpiegitura jarduera konplexua da hirigune batean kokatuta dagoelako. Horretarako NA-6000 errepideko saihesbidea eta glorieta itxi bat eraiki behar izan dira, finketarako eta instalazioetarako sarreraren arazoa konpontzeko. Baita ibaia eta trenbidea gurutzatzen duen 105 metro luzera duen hiru baoko zubi bat ere. Egitura honek etorkizuneko Abiadura Handiko Trena pasatzeko galibo nahikoa du. Sekzioa 9,00 metroko zabalera da, 3 metroko bi errailekin, 1,00 metroko bazterbideekin eta 0,50 metroko bermekin.


Lana bi fasetan egin da. Lehenengoa, Campanaseko zeharbidea gaitzeko hitzarmenaren esparruan (bertan, zeharbidea eta ibaiaren artean kokatutako jarduera guztiak hartzen ziren barne). Bigarrena, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren bidez kontratatu zen. Bi jardueretako aurrekontu guztiak 849.900,00 euro izan ziren lehenengo faserako eta 2.131.865,63 euro, bigarrenerako.


Harinsa/Navasvalt, S.A. enpresa lanak egiteaz arduratu da eta Eunate Compañía de Ingeniería, S.L enpresak proiektua idatzi zuen.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa