Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Garraiolarien lanbide-trebakuntzarako azterketen aparteko deialdia onartu da
asteazkena, 2007.eko irailak 19Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 12tik 30era izango da eta azterketak 2008ko urtarrilaren 19an egingo dira Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak, Garraio Zuzendaritza Nagusiaren bidez, azterketen aparteko deialdia egitea erabaki du, errepide bidezko garraioaren jarduteko lanbide-trebakuntzaren egiaztagiria lortzeko.
Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 12tik 30era izango da. Nafarroako Erregistro Orokorrean edo internet bidez aurkeztu ahal izango dira. Azterketak 2008ko urtarrilaren 19an egingo dira Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
Deialdia hemendik gutxira argitaratuko da, zehaztutako baldintzekin, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Nahitaezko baldintza
Salgaien nahiz bidaiarien garraioaren jardueran aritzeko lanbide-trebakuntzaren egiaztagiria lortzea Europako arautegiak ezarritako baldintza da garraioaren jardueran lan egiteko.
Arautegian duela gutxi egindako aldaketak, eta garraiolarien elkarteek antzemandako beharra aintzat harturik, azterketetan parte hartzen duten pertsona ugariei titulua eskuratzeko beste aukera bat ematea aholkatzen dute.
Azterketan parte hartu ahal izango dute beren ohiko bizilekua Nafarroan duten, edo azken urteetan 185 egun naturaletan Nafarroan bizi izan direla egiaztatzen duten pertsonek.
Geroago, 2008ko maiatzean, azterketen urteko ohiko deialdiaren azterketak egingo dira.
Urte honetako ohiko deialdian, 71 garraiolariek lortu zuten egiaztagiria, eta horietatik, 64, salgaien sektorekoak ziren; 7, aldiz, bidaiarien sektorekoak. 2006an, 52k gainditu zuten (49, salgaietan, eta 3, bidaiarietan).