Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako 43 herrik parte hartu dute "Udalak, festetan ere, berdintasunaren alde" kanpainaren hirugarren edizioan, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren (NBIren) bidez abian jarritakoa. Aurtengo goiburua hauxe izan da: "Eta festetan…¿zer?: elkarbanatu festa...eta lana, eta Ezetza, beti da...ezetz!
Zehazki, aurten, ondorengo udalek hartu dute parte: Ablitas, Altsasu, Antzin, Antsoain, Añorbe, Arantza, Aiegi, Azagra, Barañáin, Berbintzana, Beriain, Berriozar, Burlata, Cabanillas, Cascante, Cintruénigo, Corella, Lizarra, Huarte, Erronkariko Batzar Orokorra, Lekunberri, Lodosa, Los Arcos, Irunberri, Luzaide, Mendigorria, Miranda Arga, Muniain, Murchante, Noain, Obanos, Erriberri, Iruñea, Azkoien, Rocaforte, San Adrián, Zangoza, Sesma, Tutera, Uxue, Valtierra, Atarrabia eta Zizur Nagusiak.
Kanpainak bi mezu garrantzitsu igorri ditu: batetik, lanetan eta senideen zainketan ardurak partekatzea, gizonek nahiz emakumeek jaiez batera goza dezaten; bestetik, jazarpena eta sexu-erasoak prebenitzea. Hala, errespetuzko portaerak izatera premiatuko da, eta ezetz esatean, nahiz eta jaiak izan, errespetatu behar dela onartzera.
Jakin badakigunez, kanpaina honen xedea da herritarrak ohiko pentsaerak eta portaerak aldatu beharraren aurrean sentikortzea, besteak beste, gizon nahiz emakumeek aukera berdinak izan ditzaten jaiez gozatzeko; udalek berdintasunerako aurrerapenean duten erantzukizunaren inguruko konpromiso politikoan laguntzeko; baita jaietan emakume nahiz gizonen antolaketan eta parte-hartzean laguntzeko ere; eta, azkenik, udalak kanpainan erabat inplikatu daitezen.
"Eta jaietan…zer?" da galdera, eta baita zaindariaren jaiak, lekuak eta partekatzeko nahiz gozatzeko uneak ulertzeko eta bizitzeko modua erakusteko nahia ere, non errespetuak eta dibertsioak elkarrekin bizi behar baitute.