Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Osasunbideari baimena eman zaio laparoskopia eta jostura mekanikorako materialaren horniketa kontratatzeko 7,8 milioi eurotan 2008-2010 aldirako
astelehena, 2007.eko irailak 24Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari osasun material suntsigarriaren horniketa kontratatu dezan 2008rako (laparoskopia eta jostura mekanikoen materiala). Kontratua urtero luzatzen ahal da 2010eko abenduaren 31ra arte, bi aldeak ados egonda. Kontratazioaren aurrekontua aipatu hiru urteetarako 7,8 milioi eurokoa da, BEZa barne.
Aipatu materiala Osasunbideak Osasun Etxeen eta Ospitaleen beharrak asetzeko erabiliko da eta aurrekontua honelaxe banatuko da: laparoskopia materiala, 5,7 milioi euro; eta jostura mekanikoetarako 2,1 milioi euro.
Gogoratu behar da kontratazio araudiak eskatzen duela Gobernuaren aurretiazko baimena departamentuek eta erakunde autonomoek 1,5 milioi eurotik gorako kontratuak (BEZik gabe) egin ahal izateko.