(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak tximinia duten etxebizitzetarako emandako gomendioak asteartea, 2007.eko urriak 2

Nafarroako Larrialdietako Agentziaren su-hiltzaileek joan den asteburuan lau aldiz esku hartu behar izan zuten, aurtengo udazkenean tximinietan gertatu diren lehenengo suteak itzaltzeko. Hain zuzen ere, lau esku-hartzeak larunbatean izan ziren: lehenengoa, 19:15ean, Hiriberriko Arozarena etxean; bigarrena, 20:45ean, Aurizberriko etxebizitza batean (Erroibarrean); hirugarrena, 21etan, Bakaikuko etxe batean; eta azkena, 21:40ean, Abaurrepeko eraikin batean.


Ez zen zauriturik egon, eta kalte materialak tximinietan baino ez ziren gertatu, Nafarroako Gobernuaren su-hiltzaileak oso azkar aritu zirelako. Gainera, suhiltzaileek aspalditik ganbera termikoak erabiltzen dituzte, euren esku-hartzearen ondoren eraikinetan bero-gune sorrik gelditzen ez dela egiaztatzeko, ondoren beste suterik berpiztu ez dadin.


Hala ere, eta horrela gertatu ohi da udazkena iristen denean, tximiniek eragindako suteen ondoriozko irteerak behin eta berriro errepikatzen dira, mota horretako larrialdien arrazoi asko prebenitu ahal izan arren, erabiltzaileek mantentze- eta arreta-neurri errazak hartuz gero. Askotan, tximinietan sortutako suteen arrazoiak eraikuntza makurrak edo diseinu desegokiak izaten dira.


Hori guztia dela eta, Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Larrialdietako Agentziaren bidez, tximinia duten etxebizitzetan bizi direnei zenbait gomendio eman nahi dizkie, bai sute horiek saihesteko, bai bat-batean sor daitezkeen suteek etxean edo auzokoengan kalterik ez eragiteko. Horretaz gain, etxebizitzen diseinatzaileei eta eraikitzaileei zuzendutako bestelako prebentzio gomendioak gehitu dira.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa